Adineko pertsona

Pic-nic eguna Villabonako Etxe-Ondo parkean

La Residencia de la Tercera Edad Santiago de Villabona, de picnic

Joan den asteazkenean, uztailak 18, Santiago Egoitzako egoiliar, senide eta langileek eguna eman genuen Villabonako parke batean, Parkez Parke programaren barruan.

Parkez Parke animazio soziokulturaleko eta jolas jardueretako programa bat da, Amasa-Villabonako Udalarekin lankidetzan garatzen duguna; helburua da adineko pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzea, irteerak eginez Villabonako eta Zizurkilgo parkeetara, eta bisitatzen ditugun lekuetako ondare historiko, industrial eta arkitektonikoa ezagutuz.

Iaz aukeratu genuen lekua Burdinazko Zubia izan zen, eta aurten, berriz, irteeraren helmuga Etxe-Ondo izan da, arboladi zoragarria duen parke batera, Ameztoy familiaren etxe zaharraren ondoan.

Etxe-Ondo oinetxea herrigunetik bakartuta egon zen, labore sailez inguratuta, 70eko hamarkadara arte. Autobidearen obrek eta biztanleriaren hazkundeak kolonizatu egin zuten ingurua, hiriko egituran integratu arte, baina lorategiaren zati bat errespetatuta. Eraikinak oraindik ere aire handientsua mantentzen du, orain udalarena den parke batekin, non arboladi eder bat dagoen, sarrera presiditzen duen Libanoko zedro handia nabarmenduz.

Etxe-Ondo, 30 urte luzez, euskal arte garaikidearen artista nabarmenetako baten egoitza eta inspirazio iturri izan; Vicente Ameztoy (1946-2001), surrealismotik hurbil dagoen estilo figuratiboko margolaria. Jaiotzez donostiarra, Villabonan bizi eta hil zen, bertan baitzuen egoitza.

Villabonan leku historikoa da, eta, horrez gain, Santiago Egoitzari oso lotuta, izan ere, ehun urte baino gehiago dira familia ospetsu hark gaur egun Egoitza dagoen lursaila laga zuela, erabilera horretarako.

Santiago Egoitzatik eguerdiko hamabiak aldera abiatu ginen, paseo goxo bat eginez parkeraino. Belarretan ibili ginen, arbolei erreparatu genien, ukitu eta besarkatu genituen, eta oso mundu desberdinetatik datozen hots desberdinak entzun genituen, Villabonaren errealitatearen erakusle ondoko errekastoaren hotsa, brisa arbolen artean, inguruan zebiltzan oiloak, eta, beste aldean, N1eko auto eta kamioien zarata, “zibilizazioa” bertatik bertara zegoela gogoraraziz.

Bazkaria horrelako egunetako tipikoa izan zen: patata frijituak, txorizoa, txaka eta patata tortilla pintxoak, postreko izozkiak eta kafea.

Bazkalondoaren ondoren, mahaiak mugitu genituen, itzaletan jartzeko, eta bingoa muntatu genuen, Egoitzako “kirol nagusia”.

Arratsaldeko seietan, aurpegia irribarretsu, etxera itzuli ginen.

Gure helburuetako asko bete genituen: mobilizazio fisikoa, komunitatera irekitzea eta integratzea, paseoan zebiltzan bizilagunetako askorekin harremanetan jartzea bultzatuz, gure ingurunea ezagutzea eta gozatzea, zentzumenak estimulatzea eta bakardadea eta monotonia haustea.