Adineko pertsona

Santa Agedari kantuan

Santa Águeda en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Txurdinagabarri Egoitzan Txurdinaga ikasteteko haurren zain egon ginen, kantatzeko.Urtero, Egoitza ondoko plazan elkartzen gara, eta haiekin kantatzen dugu Santa Agedaren abestia. Aitzitik, euriaren eraginez, emanaldia bertan behera geratu zen, eta, horregatik, erabaki genuen Egoitza barruan elkartzea eta Santa Agedaren historiari buruzko proiekzio bat ikustea, Euskal Herriko hainbat lekutan nola ospatzen den, abestian dauden aldaketak eta tradizio horri buruzko beste alderdi batzuk ikusteko.

Eta, tradizioak agintzen duenez, Santa Agedaren abestia kantatu genuen, gure makilez lurra joz erritmoa eramanez:

Zorion, etxe hontako denoi!
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra…