Adineko pertsona

Txikiak eta helduak Santa Agedari kantari Txurdinagan

Santa Águeda en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Bilboko adinekoen Txurdinagabarri Egoitzan Santa Ageda ospatu dugu gure senideekin eta Txurdinaga auzoko haur eta haien etxekoekin.

Astelehenean, hilak 4, Santa Ageda bezperan, Txurdinaga Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko ikasleak Egoitzaren parean elkartu dira, eguerdiko 12etan, euren etxekoekin batera. Gehienak erritmoa markatzeko makilaz horniturik, Santa Ageda bezperako ohiko kanta abestu dute.

Txurdinagabarriko lagun talde handi bat, senideekin batera, emanaldiaz disfrutatzera eta kantuan laguntzera irten gara, oso une polit eta hunkigarrian.

Txikiak eta helduak Santa Agedari kantari Txurdinagan