Adineko pertsona

Txina, 2023ko Inauterietako gaia Txurdinagabarri Egoitzan

Inauteria Txurdinagabarri Egoitzan galtzen ez dugun jaietako bat da, eta aurten dena eman dugu ezin hobeto ospatzeko.
Jaia antolatzen duen taldea, pagodarekin eta dragoiarekin

Hainbat astez eskulan taldeetan mozorroak eta dekorazioa prestatzen aritu ginen, aurten Txina zelarik gai nagusia. Tangzhuang txaketa tradizionalaren bertsio bat prestatu genuen, hainbat kolorerekin, baita baita dǒulì kapelak, abanikoak eta pagoda eta dragoi bat ere.

Otsailaren 21ean jai bat ospatu genuen beheko solairuan senideekin, inauterietako musikarekin eta ohiko tostadak dastatuz, eta primeran pasatu genuen dantzan eta argazkiak ateratzen.