Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez

Grabación de "Nunca serás tan joven" en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarri Egoitza irrati estudioa izan zen ordu batzuez, joan den abenduaren 15ean, Onda Vasca etxearen “Nunca serás tan joven” programa grabatzeko.


Are nagusia txiki geratu zen programako taldekideak eta Egoitzako egoiliarrak, senideak eta langileak a hartzeko, denek nahi izan baitzuten aukera aprobetxatu. Ia bi orduz, Txemi del Olmok eta Jokin Gonzalezek –eta uhinetan antzezten dituzten pertsonaiek– lagundu egin ziguten Txurdinagabarriko egunerokotasuna nola den azaltzen. “Encarna Vales”ek barre eginarazi zigun bere ateraldiekin, eta gabon kantak abesarazi zizkigun, senideei eta langileei etengabe galdetzen zien bitartean, eta berdin Asier “Pin” bekadunak eta Encarna eta Caridad egoiliarrek ere, egun batez kazetari jardun zutelarik. Musika gure jai askotan ohiko partaide izaten den Koldo Presaren habaneren eskutik iritsi zen, eta Irati Moralesek ahots hunkigarria jarri zuen.

Txurdinagabarriko zuzendari Mertxe Sagarnak San Benito Menniren figura gogorarazi zuen, eta nola fundatu zuen Aita Menni Ospitalea 1888 hartan; egoitzaren egitura osoaren jarduera inspiratzen dituen lerro nagusiak azaldu zituen –pertsonari eta zahartze aktiboari zuzendutako arreta–.

Hainbat lagunek azaldu zuten oso pozik daudela euren senideek jasotzen duten arretarekin, eta, nabarmendu zutenez, beste egoitza batzuekin alderatuta, Txurdinagabarri oso etxekoa da. Oso zaintza espezializatuak daudela ere nabarmendu zuten, horrelakorik behar duten pertsonentzat, osasun arazo larriagoak dituztelako edo narriadura kognitibo handiagoa dutelako.

Mertxez gain, Txurdinagabarriko taldeko beste kide gatzuk ere igaro ziren mikrofonoaren aurretik. Maria Muñozek –erizaintzako ikuskatzailea–, Ibane Osa erizainak eta Arantza Villa gerokultoreak euren eguneroko zereginak eta lana nola garatzen duten azaldu zuten, eta txalo zaparrada bat jaso zuten Arantzak esplikatu zuenean laguntzaileak direla egoiliarrei egun on eta gabon esaten dietenak, eta alaitasuna helarazi eta bizitza errazago bihurtzen dietenak. Ainara Anton monitoreen ordezkaritzan aritu zen, eta argitu zuen Txurdinagabarrin bizi direnen maitasunak lagundu egiten diola denok pairatzen ditugun egun txarrak jasaten, eta taldeak begirale taldeko kideekin antolatzen dituen askotariko ekintzak zerrendatu zituen.

Nagore Aguirregabiria gizarte langileak eta Joana Lopez psikologoak uhinetan hitz egin zuten, azaltzeko nola funtzionatzen duen egokitzapen prozesuak, horretan familiak jokatzen duen rol erabakigarria, eta nola egiten diren ebaluazio neuropsikologikoa eta osasun egoerari eta egoera funtzionalari buruzkoak, Arreta Plan Indibidualizatua prestatzeko. “Pertsonari eta familiari egin behar diogu harrera, eta prozesuan lagundu, zalantzak argituz eta orientatuz –azaldu zuen Nagorek–. Familia da senideen zutabea. Gu hemen gaude, baina garrantzitsuenak senideak dira”. Joanak nabarmendu zuenez, APIa, finean, “pertsonaren bizi proiektua sustatzeko” aukera ematen digun tresna bat da”.

Elkarrizketa eta elkarrizketa artean, broma eta broma artean, eta abesti eta abesti artean, Solokoetxeko Adinekoen Elkarteko Estudio Antzerki taldeko Mercedes Martinezek “Pobrecita viejita” bakarrizketa antzeztu zuen. Antzerki taldea Txurdinagabarri eta beste adinekoen beste zentro batzuetara joan ohi da obrak eskaintzera.

Futbolari Beteranoen Espainiako Federazioko lehendakari Juan Mari Zorriquetak ere jarri zituen entzungailuak, futbolean oinarritutako erreminiszentzi tailerrei buruz hitz egiteko; egitasmoa Txurdinagabarrin eta Valentziako egoitza batean hasi zen proba moduan Espainian, eta 2018an estatu osoko adineko 21 zentrotan garatu da. Tailerrak, azaldu zuenez, aukera eman digute jakiteko “oso zaila dela kognizioan eragiten, baina aurrerapenak lortzen dira parte hartzaileen komunikazioan, sozializazioan eta autoestimuan”.

Baina goizeko benetako protagonistak Txurdinagabarriko adinekoak izan ziren, “gaztetasun metatua duten pertsonak”, “Nunca serás tan joven” lanean esaten dutenez. Goyak eta haren alaba Izaskunek kontatu ziguten nola iritsi ziren egoitzara, nola bizi izan zituzten lehen une haiek, eta orain nola sentitzen diren. “Hasieran gogorra da, ni berarekin bizi nintzen, eta abandonatzen ari nintzelako sentsazioa neukan, baina amatxuk animo handia dauka, eta oso ongi egokitu zen”, gogoratu zuen Izaskunek. Goyak, berriz, aitortu zuen egoitzara joan zela “etxean ezin zelako egon”, eta nabarmendu du bertan bizi ziren egoiliarrek oso “harrera ona” egin ziotela.

David Morin egoiliarrak konkistatu egin zituen “Nunca serás tan joven” laneko taldea, hainbeste, “Asteko erradioaktiboa” izendatu zutela, bere adore, dinamismo eta sinpatiagatik. Bere sindikalista garaiko hainbat alderdi kontatu zizkigun, eta ahal duen guztian laguntzen saiatzen dela. “Funtsezkoena da ez kikiltzea, espiritu gaztea edukitzea”, esan zuen, eta ondoren txalo sarta ederra jaso zuen, esan zuenean “emakumeak direla gehien borrokatzen direnak euren eskubideen alde”; Irati Moralesek ere kanta bat eskaini zion, 1975ean Ceciliak argitaratu zen “Un ramito de violetas” ezaguna.

 

Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez

Entzun ezazu programa:

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.