Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzak bat egin du Movember ekimenarekin

La Residencia de mayores Txurdinagabarri se suma a Movember

Txurdinagabarri Egoitzan bat egin dugu Movember mugimenduarekin; 2003. urteaz geroztik azaro guztietan egiten den ekimen solidario bat da.

Ekimenak Australian du jatorria, eta ondoren mundu osora zabaldu zen, prostata eta testikuluetako minbiziari, osasun mentalari eta suizidio maskulinoaren prebentzioari buruz kontzientziatzeko, eta dirua jasotzen du, gizonen osasunari lotutako hainbat proiektutarako. Orain arte, 5 milioi gizon-emakumek baino gehiagok, Mo brothers eta Mo sisters delakoek, hartu dute parte kanpainan, webgunean erregistratuz, eta 65 milioi dolarreko emaitzak lortu dituzte.

Kanpainaren ezaugarri bisuala da gizonek azaroan zehar bibotea hazten uzten dutela (“Mo”), eta, horrek jakin-mina sortzen duenez lagunen eta senideen artean, aprobetxatu egiten dute Momember webgunearen bidez laguntza eskatzeko.

Egoitzan, gizonek pairatzen dituzten arazo horien gainean hitz egiteaz gain, ekimenari ikusgarritasuna eman eta elkartasuna adierazi nahi izan diogu, eta eskulanen tailerrean prestatu genituen bibote handi batzuk jarri ditugu.

 

Txurdinagabarri Egoitzak bat egin du Movember ekimenarekin Txurdinagabarri Egoitzak bat egin du Movember ekimenarekin Txurdinagabarri Egoitzak bat egin du Movember ekimenarekin