Txurdinagabarri Egoitzaren oroipen-tailerra Lezaman, Athleticekin
![Txurdinagabarri Egoitzaren oroipen-tailerra Lezaman, Athleticekin El Taller de Reminiscencia para personas mayores, en Lezama con el Athletic](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-11.jpg)
Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak antolatuta (FEAFV) Txurdinagabarri Egoitzan egiten ari den Oroipen Tailerraren hamaikagarren saioan Athleticek Lezaman dituen instalazioetara joan gara. Han, zenbait jokalari beteranorekin ere izan gara, hala nola José Ángel Iribar (Tailerraren aurreko saio batean dagoeneko parte hartu zuena) edo Andoni Imazekin, eta gaur egungo taldeko zenbait jokalarirekin –Gurpegui, Toquero, Aurtenetxe…–. Hemen duzue Federazioak web-orrian argitaratutako informazioa:
Lezama (Bizkaia). 2015eko martxoaren 25. Bizkaiko Lezama herrian dauden Athletic Club taldearen kirol-instalazioetan Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatutako XI. Oroipen Tailerra egin zen martxoaren 25ean. Federazio horren presidentea AEA (Athleticeko jokalari ohien elkartea) da.Azkenaurreko saio honetan, tailerreko parte-hartzaileek bere oroitzapenak suspertu ahal izan zituzten, instalazio zuri-gorrietan dauden sinboloak ikusten, hala nola antzinako Katedraleko arku historikoa -dagoeneko zutik jarri dutena eta bere kokapen berrian jartzear dagoena-, eta Athletic taldearen historiko bi mitoen bustoak: Piru Gainza eta Telmo Zarraonaindia.
Horrez gain, Ernesto Valverde lehen taldeko entrenatzailearen agindupean lehoiek egindako entrenamenduaren azken zatia ikusi zuten.
Azkenik, prestaketa-saioa amaitutakoan Athletic taldeko zenbait jokalari FEAFV Oroipen-tailerreko parte-hartzaileekin (eta haien senideekin) elkartu ziren. Topaketa hunkigarria izan zen. Agurrak, konfidentziak, besarkadak, oroitzapenak eta animoak –maiatzaren 30eko Kopako finalari begira- nagusitu ziren ekitaldi zoragarrian. Han, gaur egungo zenbait jokalarik, hala nola, Gurpegi kapitainak, Ibai Gómezek, Beñatek, Etxeitak, Aurtenetxek, Remitok, Toquerok, De Marcosek eta beste batzuek, beren hurbiltasunarekin eta maitasunarekin gure adinekoentzat iraunkorra izango den oroitzapena oparitu zieten. Narriadura kognitiboa duten pertsonak dira, baina “zuri-gorria” beren oroimenean eta beren bihotzean grabatuta dute.
Tailerraren azken saioa apirilaren 1ean egingo da ohiko lekuan, hots, Txurdinagabarri egoitzan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Foru Sareari atxikita dagoena eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dutena.
![El Taller de Reminiscencia para personas mayores, en Lezama con el Athletic Zarraren busto aldean](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/SESION-11-ZARRA-copia-600x450-1.jpg)
![Gurpeguiarekin Gurpeguiarekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-01-600x448-2.jpg)
![Gurpeguiarekin Gurpeguiarekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-03-600x448-2.jpg)
![Iribararekin Iribararekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-05-600x448-2.jpg)
![Gurpeguik, kamisetak sinatzen Gurpeguik, kamisetak sinatzen](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-12-600x448-2.jpg)
![Gurpeguiarekin Gurpeguiarekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-17-600x448-2.jpg)
![Toquerok, kamisetak sinatzen Toquerok, kamisetak sinatzen](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-19-600x448-2.jpg)
![Toqueroarekin Toqueroarekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-24-600x448-2.jpg)
![Remiro eta Beñat Remiro eta Beñat](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-25-600x448-2.jpg)
![Remirok eta Beñatek, kamisetak sinatzen Remirok eta Beñatek, kamisetak sinatzen](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-27-600x448-2.jpg)
![Etxeitak sinatzen Etxeitak sinatzen](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-28-600x448-2.jpg)
![Etxeitarekin Etxeitarekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-30-600x448-2.jpg)
![Aurtenetxearekin Aurtenetxearekin](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-35-600x448-2.jpg)
![Aurtenetxek sinatzen Aurtenetxek sinatzen](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-36-600x448-2.jpg)
![De Marcos De Marcos](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/taller-reminiscencia-residencia-ancianos-37-600x448-2.jpg)