Adineko pertsona

Txurdinagabarrik “La Otxoa” omendu du

Homenaje a La Otxoa en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Jose Antonio Nielfa, “La Otxoa”, bilbotar artista oso ezaguna eta maitatua da hirian, eta Aste Nagusian amaiera eman dio agertokietan duen ibilbideari, 75 urterekin, bere bizitzari buruzko musikal bat protagonizatuz, BBK Aretoan.

Arrazoi hori tarteko, Txurdinagabarri Egoitzan “La Otxoa” omendu nahi izan dugu, eta gure ekintzetako baten protagonista bihurtu dugu.

Hilaren 23an, ileordeekin eta beste osagarri batzuekin mozorrotu ginen, solasaldi bat antolatu genuen Nielfaren eta bizitza eta pasadizoak komentatzen aritu ginen, eta bideoan ikusi genituen haren emanaldi batzuk, non beti Bilbori buruzko abestiak kantatzen dituen.