Adineko pertsona

Udako ibilaldiak Plentziara eta Sopelara

En la playa de Plentzia

Udazkenaren etorrerarekin eguraldi ona amaituko zaigu, baina Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan eguzkiaz eta hondartzaz gozatu ahal izan dugu uda osoan zehar, azken urteetan ohikoa izaten den moduan.

Udako helburu nagusia da ahalik eta adinekorik gehien ateratzea eta eguraldi onaz gozatzea. Hori dela eta, urtean zehar egiten diren ohiko jarduerekin jarraitzeaz gain, eguraldi ona egin duen egunetan eguzkia hartzen, paseatzen eta Plentziako hondartzan bainatzen ibili gara.

Uztail eta abuztuan, eguraldi ona egin duen egunetan, Txurdinagabarriko egoiliarrak kalera irteten, airea eta eguzkia hartzen, ertzetik paseatzen, oinak bustitzen eta Plentziako hondartzan bainatzen ibili dira asteazkenetan. Hori egin dezakete Bidaideak elkartearen “Hondartza Denontzat” programari esker. Horrela, udalerriekin eta beste erakunde batzuen laguntzaz, laguntza tekniko egokituak jartzen ditu gure eskura adinekoek hondartzaz goza dezaten. Elkarteko begiraleak gurekin gaude egun osoan laguntzen.


Plentziako hondartzan

Plentziako hondartzan


Plentziako hondartzan

 

Eta eguraldi txarra egiten badu…B plana dugu!. Sopelako bistez gozatzea, hitz egiten, barre egiten eta abesten dugun bitartean hamaiketako txiki bat hartuz.

 

Sopelan

Sopelan