Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea – Arrasate

Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea – Arrasate

Gure Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateek errehabilitazio neurologikoko programa integralak ematen dituzte fisioterapiaren, terapia okupazionalaren, logopediaren eta neuropsikologiaren arloetan, diziplina anitzeko talde profesional espezializatu bati eskatuta.

Fisioterapia

Kalte zerebrala izan duten pertsonek beren gaitasun fisiko eta motorretako bat edo batzuk zailduta edo murriztuta izan ditzakete, hala nola ibiltzeko, zutik egoteko edo beren eskuekin gauzei heltzeko edo beste mugimendu batzuk egiteko gaitasuna.

Gure zentroetan, fisioterapia plan indibidualizatuak prestatzen ditugu, kaltetutako pertsonarengan ahalik eta funtzionaltasun handiena lortzeko, funtzioak berreskuratuz edo hobetuz eta narriadura prebenituz.

Aldez aurretik, ebaluazio zehatz  bat egiten da, eta, hor, pertsonaren egoera funtzionala baloratzen da eta zein gaitasun dauden osorik eta zeinetan dauden arazoak identifikatzen da. Proba batzuk eginez, hainbat alderdi aztertzen ditugu, hala nola artikulazioen eta muskuluen egoera, posturaren eta orekaren kontrola, sentsibilitatea, indarra edo mugikortasuna.

Errehabilitazio neuropsikologikoa

Mugimenduaren eta zentzumenen nahasmenduez gain, kalte zerebralak eta gaixotasun neurologikoek funtzionamendu kognitiboaren hainbat alderdiri –hala nola memoria, arretarako gaitasuna, orientazioa edo planifikatzeko gaitasuna–, emozioei edo jokabideari eragin diezaiekete. Horrek eragin zuzena du kaltea izan duen pertsonaren bizitzan eta gizarte eta familia harremanetan.

Ariketa espezifikoen bidez, errendimendu kognitiboa hobetzea bilatzen dugu, eta ager daitezkeen frustrazioa, suminkortasuna, depresioa, infantilismoa, desinhibizioa eta antzeko sekuela konduktualak edo emozionalak lantzen ditugu. Helburua, beraz, kalte zerebrala sufritu duen pertsonaren gaitasun funtzionalak hobetzeaz gain, hari emozionalki laguntzea ere bada, baita senideei ere, errehabilitazio tratamenduan oso rol garrantzitsua hartzen baitute.

Logopedia

Arazo motor, kognitibo, emozional eta jokabidekoaz gain, kalte zerebralak erasan dezakeen beste alderdi bat komunikatzeko gaitasuna da.

Hori dela eta, Aita Mennin aplikatzen ditugun errehabilitazio programetan sartzen dira, halaber, hizketaren, lengoaiaren edo ahotsaren zailtasunen tratamendua, hala nola afasia, disartria, dispraxia, disprosodia, mututasuna, agrafia, alexia edo disfonia, besteak beste.

Disfagia

Gure Kalte Zerebraleko Errehabilitazio Unitateetan, garuneko lesioaren ohiko beste ondorio bat detektatzeko eta tratatzeko espezialistak ere baditugu: disfagia arazoak.

Terapia okupazionala

Gure errehabilitazio lanean, helburuetako bat da kalte zerebrala izan duen pertsonari laguntzea, eguneroko bizitzan ahalik eta autonomoena izan dadin, bai oinarrizko mailan (garbitzea, janztea edo jatea, adibidez) bai konplexuagoak diren beste jarduera batzuetan (etxeko lanak, komunikazio sistemen erabilera, hiri garraioaren erabilera, finantza kontuen erabilera edo laneko jarduerak).

Terapeuta okupazionalak arduratzen dira pazienteari zeregin horretan laguntzeaz, eta etxearen egokitzapen arkitektonikoei eta eguneroko bizitza erraztuko dioten produktu tekniko lagungarriak hautatzeari buruzko guztian ere orientatzen dute.

Psikoterapia

Kalte zerebralak sufritu duenaren eta senideen bizitzan eragiten dituen aldaketek inpaktu handia izaten dute sarritan haien egoera psikologikoan. Horregatik, gure programek laguntza psikoterapeutikoa jasotzen dute beharrezkoa denean.

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]

Informazioa eta onarpenak

Olatz Uriarte
Telefonoa: 943 794 411

[email protected]