Adineko pertsona

Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat

La Residencia de ancianos de Txurdinagabarri (Bilbao), en el circo

Munduko Zirku Handia Bilbon zegoela aprobetxatuz, adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako talde bat Etxebarria Parkeraino hurbildu ginen, funtzioetako bat ikustera.

Sartu aurretik, itzuli bat egin genuen karpa inguruan, eta banku batean eseri ginen eguzkitan, txokolate batidoak eta opilak meriendatzeko, emanaldiaren ordua iritsi arte.

Meriendaren ondoren, zirkuko karpan sartu ginen, eta gure lekuak hartu genituen, pistaren parean, ikuskizuna hasteko gogoz.

Saioak bata bestearen atzetik etorri ziren: malabaristak, ekilibristak, akrobatak, pailazoak, animaliak… Zirrararik handiena eragin ziguna “heriotzaren bolako” motorzaleak izan ziren: metalezko bola baten barruan gidatzen dituzte euren motorrak, eta abiadura handian gurutzatzen dira. Egia esan, dezenteko beldurra pasatu genuen! Gehien gustatu zitzaiguna akrobaten duoa izan zen, oso emanaldi polita egin baitzuten, lurretik oso altuera handian.

Saiotik saiora, denbora izan genuen azukre-kotoi pixka bat konpartitzeko. Bai goxoa!

Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat Zirku arratsaldea Txurdinagabarriko egoiliarrentzat