Aita Menni Ospitaleak auzi penalak izan dituzten buruko gaixo larriak artatzeko Espainiako lehen unitatea inauguratu du

Espainian aurreneko aldiz osasun zentro batek buruko gaixotasun larriak dituzten eta epailearen aginduz segurtasun maila handiko Unitate Psikiatriko batean zaintza jaso behar dutenpertsonak artatuko ditu. Ia 900 metro karratu dituen unitateak maila goreneko segurtasuna eskaintzen du, erasotu, nork bere burua zauritu edo ihes egiteko arriskua ekiditeko. Unitatea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Aita Menni Ospitalearen arteko akordioari esker sortu da. Zentroak 1.3 milioi euro inbertitu ditu azpiegitura aintzindari honetan.
Aita Menni Ospitaleak auzi penalak izan dituzten buruko gaixo larriak artatzeko Espainiako lehen unitatea inauguratu du

Arrasaten (Gipuzkoa) kokatutako Aita Menni Ospitaleak, beren gaixotasun psikiatrikoaren ondorioz egindako ekintzengatik, epai-prozesutan nahastuta dauden buruko gaixotasuna duten pazienteak artatzeko, Espainiako lehen Unitate Psikiatriakoa jarri du abian.

Aita  Menni Ospitalea irabazi asmorik gabeko Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Erakunde Psikiatrikoa da eta gaixo psikiatrikoak, garuneko kalteko gaixoak eta menpekotasuna duten adineakoak artatzen ditu.

Psikiatria Legaleko Unitatea deritzon azpiegitura berria, gaur, ostirala azaroak 29an inauguratua izan da Aita Menni Ospitaleko Mikel Tellaeche zuzendari kudeatzailearen, probitziako ama gorena, Sor Fuencisla Martín –Ahizpa Ospitalarien izenean- eta Osasun Saileko Sailburuordea Guillermo Viñegraren aldetik. José Ignacio Munilla, Donostiako gotzainak instalazioa bedeinkatu du.

Inaugurazio ekitaldian, halaber, ondorengo pertsonek hartu dute parte: José Luis Herrador, Gipuzkoako Gobernuko ordezkariordea; Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakaria; Rafael Uribarren, Gipuzkoako Osasuneko lurralde ordezkaria; Álvaro Iruin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko koordinatzailea; Amaia Larrañaga eta Joseba Erramun Askasibar, Arrasateko Gizarte eta Kirol Zerbitzuetako zinegotziak hurrenez hurren.

Instalazioen obra eta jardunean jartzeak 1.3 milioi euroko kostu ekonomikoa izan du, eta berau Jesusen Bihotz Sakratuko Ahizpa Ospitalariek ordaindu dute bere osotasunean.

Hornikutza berriaren aurkezpen ekitaldian, Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak zera azpimarratu du: “Aipatzekoa da nola sortu den proiektua, hiru erakunderen arteko elkarlanaren ondorioz izan bait da: Osasun Saila, Justizia Saila eta Ahizpa Ospitalariak –Aita Menni Ospitalearen bitartez ordezkatua-“.

“Ideiaren gurasoei gure esker ona adieraztea nahi nieke. Osasun Sailaren aldetik, José Mª Begiristain eta Álvaro Iruin, esleipedunaren aldetik, Iñaki Subijana –Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aldetik, eta Aita Menni Ospitalearen aldetik, Iñaki Madariaga Doktorea”.

Honen gain, Ahizpa Ospitalariei eskerrak eman dizkie “Erakunde Publikoekin elkarlanean, Aita Menni Ospitalean inbertitzeko apustua egin dutelako, gizartearen beharretara egokitzeko asmoz, betiere gaixoak artatzeko deierarekin,”.

Iñaki Madariaga Doktoreak zuzentzen duen (Mediku Psikiatra. Psikiatria Legalean Magisterra) Psikiatria Legaleko Unitateak bokaziotzat honakoa du: Buruko gaixotasun larria duten eta epailearen aginduz segurtasun maila handiko Unitate Psikiatriko batean zainduak izan behar duten personak artatzea.

Aita Menni Ospitaleak auzi penalak izan dituzten buruko gaixo larriak artatzeko Espainiako lehen unitatea inauguratu du

>

Espezialistak ondorengoa nabarmendu du: “Buruko gaixo hauek segurtasun alorreko ezaugarri berezi batzuk behar dituzte. Ospitale psikiatriko eta Unitate honen arteko diferentzia da, azken honek buruko gaixoak zaintzeko segurtasun maila handiko ezaugarriak dituela eta aldi berean erabateko joera asistentziala duela”.

Honez gain zera esan du”Errealitatearen arabera badira Kartzela Erakundeetan buruko gaixotasuna pairatzen duten persona asko, eta hauek ez dute beraien gaixotasuna tratatzeko beharrezko laguntza jasotzen”.

“Unitate honek ‘gehigarri’ bat eskaintzen du, hain zuzen ere, erabat joera asistentziala duen Psikiatria Zerbitzuaz hornitzea eta, era berean, segurtasun neurri jakin batzuek izatea gaixoak zaintzeko, nahiz eta pairatzen dituzten nahasmenek zailtasunak izan, eta orain arte behar zuten laguntza psikiatrikoa jasotzen ez zuten ingurune batean egon diren” azpimarratu du.

INSTALAZIOAK, ZEHATZ-MEHATZ

Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitateak guztira 882 metro karratu ditu eta hauek honela daude banatuta: Hamar banakako logela, bi balio anitzeko egongela, osasun langileentzako bulegoak, sukaldea, jangela eta kanpoko patioa.

Bertako instalazioak gaixo hauen eta hauek artatzen dituzten pertsonen segurtasunari erantzuna emateko sortuak izan dira. Hauek nork bere buruari mina ematea, erasotzea eta ihesaldi saiakerak ekiditea dute helburu nagusia. Altzariak eraso-instrumentu bezela edo nork bere burua mintzeko erabil ez daitezen eginak izan dira. Segurtasuna bermatzeko, logelan ez dago desmuntatu daitekeen ezta ertzak dituen elementu edo mekanismorik ere.

Unitateak 55 bideo kamera ditu (gauez ikusi dezakete), Kontrol Orokorreko lekutik zuzenduak. Barrualdean, logeletan, egongelan, korridorean, jangelan, nahiz kanpokaldean, ez dago itsua den punturik. Espazio garbiak dira nagusi, langile asistentzialek une oro gertatzen ari den guztia bisualki kontrolatu dezaten.

Psikiatria Legaleko Unitaterako sarrera eta irteera gainontzeko ospitaleko instalazioetatik guztiz bananduta dago, gaixoen sarrera eta irteera modu zuhur eta seguruan egin dadin, batzuetan gaixoen tokialdatzeetan segurtasun indarrak egon daitezkeela aurreikusten bait da.

Bandalismoaren kontrako beirez babestuta dagoen Kontrol Puntutik (8mm-ko beira bikoitza) aireztatze, argi eta megafonia instalazioak eta gaixoarekiko komunikazioa kontrolatzen dira.