Adineko pertsona

Aire berria Txurdinagabarri Egoitzako goiko terrazarako

Aire berria Txurdinagabarri Egoitzako goiko terrazarako

Eguraldi oneko egunak aprobetxatuz, Txurdinagabarri Egoitzan gure goiko terrazari aire berri bat ematea erabaki dugu, baratzea eta landareak berrituz.

Marrubiak, kuiatxoak, letxugak, piperrak, tomateak, pepinoak eta azenarioak landatu ditugu. Orain, mimoz zaindu behar dugu, fruituak eman ditzan, hori guztia nola hazten ikusteko eta uzta jasotzeko unea denean uztaz gozatzeko.

Gainera, zabaltza apaintzeko, txorientzako etxolatxoak jartzea bururatu zitzaigun, eskuz eta gure gustuko koloreekin margotuta. Lan hori oso ondo datorkigu motrizitate fina lantzeko jarduera moduan ere: gure goiko gorputz adarren eta ikusmen eta ukimenaren koordinazioan laguntzen digu, hatzak mugitzen laguntzen digu, sormena indartzen du, kontzentrazioa errazten du eta, gainera, dibertitu eta entretenitzen gaitu.