Arreta soziosanitarioa

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak, Datuen Babesaren Nazioarteko Egunarekin bat

Datuen Babesaren Nazioarteko Eguna dela eta, beharrezko segurtasun neurriak aplikatzearen garrantzia nabarmentzen dugu, eta gure dispositibo asistentzial guztietan pribatutasuna sustatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak, Datuen Babesaren Nazioarteko Egunarekin bat

Urtarrilaren 28a Datuen Babesaren Nazioarteko Eguna da. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan egun hori baliatu nahi dugu artatzen ditugun pertsonen datu pertsonalak babestearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Informazio pertsonala arduraz kudeatzen dugu, beharrezko segurtasun neurriak aplikatzen ditugu eta gure dispositibo asistentzial guztietan pribatutasuna sustatzeko konpromisoa dugu.

Pertsonak errespetatzen, babesten eta zaintzen ditugu

Pertsonen intimitateari dagokionez, erakundearen nortasunak eta balioek zuzen jokatzea eskatzen dute: baimena eskatuz eta inori bere datuen gaineko kontrola kendu gabe, norberaren bizi proiektuaren garapena ez kaltetzeko, ez diskriminatzeko eta ez oztopatzeko.