Adineko pertsona

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean
Urtarrilaren 23an, asteartea, Txurdinagabarri Egoitzan ohi baino urrutixeago atera ginen: egoiliar talde batekin Barakaldoko Ikeara joan ginen.
Egoitzarako dekorazio artikulu batzuk erostea zen asmoa eta, zenbait egoiliarrekin batera, konpainia suediarraren biltegira joan ginen.
Taldeko pertsona batzuek Ikea lehendik ezagutzen zuten arren, beste batzuentzat joaten ziren lehen aldia zen, eta harritu egin ziren zein handia den eta etxeerako zenbat artikulu dituen.
Hainbat lekutan ibili ginen, eta gauza batzuk erosi genituen. Egoiliar batzuek, are gehiago, beren logelarako gauzak aukeratu zituzten. Azkenean, han eta hemen kuxkuxean joan zitzaigun goiza.
Arratsaldean, lanari ekin genion, eta erositakoa bere lekuan jartzen aritu ginen.