Aita Menni emakumeen berdintasunaren alde

Erakundeak Martxoaren 8ko erreibindikazioak babestu ditu genero berdintasunaren alde. Lantaldearen zati handi batek parte hartu zuen eguerdian ospitaleko ateetan deitu ziren bi kontzentrazioetan.
Aita Menni emakumeen berdintasunaren alde

Aita Menni Ahizpa Ospitalarien lantaldeko emakume eta gizonen zati handi bat Arrasateko ospitaleko ateetan kontzentratu zen martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta- Aita Menniko Berdintasun Planaren Talde motorrak ere bat egin nahi izan zuen emakumeen eskubideen aldarrikapenarekin, zera gogoraraziz:

  • Asko aurreratu dugun arren, oraindik ere bide luzea dugu aurrean benetako berdintasunera iristeko.
  • Garrantzitsua da emakume guztiak betaurreko moreak jartzea behatzeko eta salatzeko, desberdintasun egoerak aldatzen saiatzeko.
  • Ez dago berdintasunik kontzientziaziorik eta prestakuntzarik gabe. Ezta eragile guztien parte hartzerik gabe eta gizarte osoaren konpromisoa gabe.
  • Aia Menniko Berdintasun Batzordea jende guziaren esku dago berdintasuna bultzatzeko, prestatzeko eta egitasmoak sortzeko edo egon daitekeen edozein arazo salatzeko.

Aita Mennin Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Plana ezarri eta gero, ospitalearen barruan egoeraren diagnostiko bat egin zen, baita prestakuntzara zuzendutako hainbat ekintza ere, Indarkeria eta jazarpen sexual eta sexistaren aurrean jarduteko protokolo bat, eta Zaintzara zuzendutako jarduera protokolorako plan bat. Emakume psikologoak, erizainak, garbitzaileak, gizarte langileak, administrariak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, begiraleak, klinika laguntzaileak… Aia Menniko lantaldearen %87 emakumeak dira, guztira biribilduta 300 emakume.

Aita Menni emakumeen berdintasunaren alde

Elena Berecibar, Eduardo Gonzalez, Irune Galarraga eta Jose Ezquerra, Berdintasunaren Aldeko Talde Motorrekoak

Gainera, Aita Menniko Enpresa Batzordeak bat egin zuen Mugimendu Feministaren deialdiarekin, 2018ko Emakumeen Eguneko erreibindikazioak ikusarazteko, eta eguerdirako kontzentrazio bat deitu zuen ospitaleko ateetan parte hartu nahi zuten guztientzat. Talde Motorreko Txema Kortabarria eta Guadalupe Frutos bat zetozen Taldearen iritziarekin, esnez oraindik kontzientziazio lan handia dagoela egiteko. “Zaintzari buruz pentsatzen dugunean, automatikoki emakume baten irudia etortzen zaigu burura. Bizitzaren zaintzak automatikoki emakumeen gain geratzen dira, eta hori oso ondo ikusten da Aita Menni Ospitalean, hain zuzen ere zaintzan diharduelako. Ez da kasualitatea langileak gehienbat emakumeak izatea. Eta irudi hori bera eraman daiteke arlo partikularrera”. Alderdi askok adierazten dute beharrezkoa dela berdintasuneranzko bidea bultzatzen jarraitzea.