Aita Menni Ospitalea, Gipuzko urteko zerbitzu enpresarik onenaren saria

Gipuzkoako Ganberak “arreta soziala gizartearen beharretara egokitu eta bere zerbitzuak profesionalizatzeko gai izan dela erakusteagatik” nabarmendu du Ospitalea. Saria jasotzean, Aita Menniko zuzendariak eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Ganberari “Aita Menni osatzen dugun guzti familia osoak garatzen duen lanari erakutsitako ohore eta aitortzagatik”.
AITA MENNI OSPITALEA

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Aita Menni Ospitalea erakunde sanitario bat da, bere jarduera da gaixotasun mentala edo kalte zerebrala dute pertsonak artatzea eta adinduak eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak zaintzea, eta orain Gipuzkoako Ganberak ematen duen “Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa”ren saria jaso du. 

Saria Aita Menni Ospitaleko gerenteak eta zentro sanitarioko ama nagusiak jaso dute, hau da, Mikel Tellaechek eta Montserrat Esparzak, hurrenez hurren, Gipuzkoako Enpresa Sarien XXV. Edizioko sari banaketaren ekitaldian, gaur goizean, Ganberaren egoitzan. 

Ekitaldian bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantza Tapia, eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Markel Olano, Gipuzkoako bizitza ekonomiko eta enpresarialaren ordezkaritza garrantzitsu batekin batera.

Gipuzkoako Ganberak “arreta soziala gizartearen beharretara egokitu eta bere zerbitzuak profesionalizatzeko gai izan dela erakusteagatik” nabarmendu du Ospitalea.

Aita Menni Ospitalea, Gipuzko urteko zerbitzu enpresarik onenaren saria

Saria jasotzean, Aita Menniko zuzendariak eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Ganberari “Aita Menni osatzen dugun guzti familia osoak garatzen duen lanari erakutsitako ohore eta aitortzagatik”.

Aita Mennin egunez egun lan egiten dugu gaixotasun mentala eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeko eta errehabilitatzeko. Sufritzen duen pertsonari harrera egiten diogu gure misioan, eta berarengana bideratzen dira erakundearen baliabide guztiak. Gaixo dauden pertsonen harrera eta zerbitzua, pertsonen duintasunaren aldeko errespetu sakona, hori da Aita Menni Ospitalearen Proiektu Asistentzialaren oinarria”, nabarmendu du Tellaechek.

Halaber, zuzendariak adierazi duenez, “oso-oso eskertuta eta ondratuta nago sari honekin, ahizpek, langileek, boluntarioek, partnerrek eta familiek osatzen duten komunitate ospitalariaren 188 urteen aitortza delako, gaixo dauden pertsona zaintzeko helburu komunarekin, gaixo edo desgaituta dagoen pertsonaren bazterketaren estigmaren aurka borrokatzeagatik eta gure eguneroko jardueraren erdigunean presente jartzeagatik. Eskerrik asko, batez ere, familiei eta instituzioei, beraien konfiantza eta errekonozimenduagatik”.

Aita Menni Ospitalea, Gipuzko urteko zerbitzu enpresarik onenaren saria

SARITUARI BURUZ

Aita Menni irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1898an San Benito Mennik fundatua, garai bateko Santa Ageda bainuetxeko instalazioetan, Arrasateko Gesalibar auzoan. Aita Menni Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalariena da: Kongregazioa, halaber, San Benito Mennik sortu zuen, 1881ean. Bere historiako 115 urte baino gehiagoan, Aita Menniren misioa izan da gaixotasun mentala dutenak eta desgaitu fisikoak eta psikikoak hartu, arreta eman eta zaintzea, beste patologia batzuk baztertu gabe, arreta berezia jarriz premiarik handiena dutenei.

Azken garaian, bere lana osasun mentalari lotutako beste arlo berri batzuetara hedatuz joan da, zerbitzatzen duen gizartearen beharrekin bat eginda. Horrenbestez, arreta psikiatrikoa eskaintzeaz gain, hartutako kalte zerebrala eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen errehabilitazioaren esparruan lanean jarraitzen du, eta mendekotasun eta narriadura kognitibo maila desberdinak dituzten pertsonen arretan lan egiten du, eta bereziki osasun mentalari lotutako espazio soziosanitarioan. 

Bere ibilbidean zehar bateko eta besteko egoera sozial eta kulturaletara egokitu izan da, baina betiere gaixotasunak eragindako marjinazioa, sufrimendua eta ezintasuna zaintzen, batez ere burukoa, eta gaixoen eskubideak defendituz eta beraien beharrei erantzunez.

Aita Menni gizartearen eta bazterketa egoeran dauden pertsonen beharretara egokitu izan da etengabe. Horren erakuslea da bere jarduera Arrasatetik harantzago zabaldu duela, eta gaur egun Euskadiko 20 herritan dago presente, 30 dispositibo asistentzial baino gehiagorekin, pertsonengandik hurbil egoteko eta beraien beharrei erantzuteko.