Aita Mennik martxa bultzatu eta errehabilitatzeko aparatu robotiko bat erosi du

2009ko urtarrilaz geroztik, Garuneko Kalteko Unitatea, jasotako garuneko kaltea duten pazienteen martxa bultzatu eta errehabilitatzeko aparatu batez baliatzen da. Martxaren bir-entrenamentuaren sistema honek, “Lokomat” du izena. Sistema robotikoarekin sinkronizatuta dagoen aparatu hau, ibiltzeko zinta baten gainean kokatzen da, bertan pisuaren zati baten zintzilikatze sistema bat eransten delarik.

“Lokomat” sistema honen ekarpen nagusienak honakoak dira:

  • Monitore bidezko martxa patroi kontrolatua da.
  • Pazientearentzako esfortzu gutxiago eskatzen du.
  • Helburu funtzionalak lehenago lortzen dira.

Abian jarritako sistema honek KUTXAko Gizarte-Ekintzaren finantziazioa jaso du.