Aita Menni garaile San Juan de Diosen aurkako futbol partidan

San Juan de Dios egunaren ospakizunen artean, bere izena duen ospitaleko gure lagunek futbol partida bat jokatzeo erronka bota ziguten. Ospitale bakoitzeko langileez osatutako taldeak izan ziren aurrez aurre atzo jokatu zen partidan eta Aita Menni Ospitaleko taldeak aurrea hartu zion bere lehiakideari, azken emaitza 2 eta 10 izan zelarik.
 
Aita Menni Ospitaleko Xabier Altuna partidako jokalaririk onena izendatua izan zen eta horregatik zegokion garaikurra jaso zuen.