Aita Menni Innobasqueren Gizarte Berrikuntzaren Sailean kide gisa

Innobasque-ren ikuspegia Euskadi berrikuntza mailan europako erreferente bihurtzea da. Horretarako berrikuntzaren garapenaren aldeko transformazio programa bat jarri du abian Euskadin, espiritu ekintzailea eta sormena bultzatuz. Programa honek, sektore desberdinetan, euskal erakundeen eta beren ekonomiaren leihakortasunaren areagotzea du helburu, euskal gizarte osoaren oraingo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetuz.
 
Aita Menniren eta Innobasque-ren arteko lankidetzarekin aldaketa kulturala garatuko da, balio jakin batzuk indartuz. Hala nola: Hezkuntza eta formakuntza, aniztasuna, kalitatea pazientearen zerbitzura, giza erantzunkizuna, zahartze aktiboa, sormena, alternatiba berri eta hobeen espiritu esploratzailea, etab.
 
Proiektua lau ekintza esparru handitan banatzen da (giza babesa, giza prozesuak, oinarrizko eskubideak eta aisialdia), eta pertsonak dira beronen ardatz nagusi.