Kalte zerebrala

Aniztasun funtzionala duten pertsonekin afektibitate eta sexualitateko esku-hartzea azaltzen dugu

Ainhoa Espinosa de Luzarraga, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoak, duela urte batzuetatik kalte zerebrala duten pertsonekin afektibitate eta sexualitateko esku hartze neuropsikologikorako garatzen ari den programa azaldu zuen “Genero indarkeriaren aurkako psikologiari buruzko estatuko XIV. Jardunaldietan”.
Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Zein unetan eta nola hasten da genero indarkeria? Nola lantzen da psikologiatik, osasun arretatik edo eremu judizialean? Zein dira prebentzioaren arloan jarduteko aukerak? Galdera horiei erantzuteko helburuarekin, Genero Indarkeriaren aurkako Psikologiari buruzko Estatuko Jardunaldien XIV. Edizioa egin zen.

Azaroaren 2tik 4ra Bilbon egin zen foro horretan, Ainhoa Espinosa de Luzarragak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoak, poster bat aurkeztu zuen, horren bidez, “Aniztasun funtzional handiagoa duten pertsonekin afektibitate eta sexualitateko esku hartze neuropsikologikorako programa” azaltzeko, kalte zerebrala duten pertsonekin garatzen ari dena, eta geroago baita gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala dutenekin ere. Bere ekarpena sexu osasunaren garrantzian eta bizi kalitatearekin duen harreman zuzenean zentratu zen.

Adituak sexualitatea ere kontuan hartuko duen esku hartze neuropsikologikoaren alde egiten du, eta sexualitateari ikuspegi global batetik heltzearen eta pertsonei beren nortasuna eta harremanak izateko modua onartzen laguntzearen garrantzia nabarmendu zuen. Garatzen duen programak sexualitatearen arloan arreta neuropsikologiko espezifikoa ematen die HKZ duten pertsonei, harreman intimo egokiez gozatu ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea ere hobetzeko. Halaber, desgaitasuna duen pertsonari eta haren ingurune hurbilari defizit kognitibo eta jokabidekoek sexualitatean izan ditzaketen interferentziak ezagutarazi nahi dizkie, eta, aldi berean, horiek modu inibidualizatuan konpentsatzen saiatzen da.

Posterrean nabarmentzen denez, gure neuropsikologoak taldeko tailerrak ematen ditu, eta talde soziosanitarioei maneiurako jarraibideak ematen dizkie, ez bakarrik hartutako kalte zerebralaren arretan dihardutenei, baita osasun mentalean dihardutenei eta bizikidetza unitate/egoitzetakoei ere. Formatu horretan deskribatu zituen esku hartze neuropsikologiko holistikoaren helburuak, metodologia eta emaitzak; horren barruan, ezin bestela izan, dibertsitate funtzionalagatik edo hartutako kalte zerebral bat jasan izanaren ondorioz inplizituki izandako aldaketengatik, premia dutenen sexu osasunaren balorazioa eta horretan esku hartzea jasotzen da.

Afektibitatean eta sexualitatean esku hartzea posible dela eta eraginkorra dela erakutsi da. Espinosa de Luzarragak garatutako programak pertsona guztien sexualitaterako eskubidea sustatzen du, haien osasun ezaugarriak edo baldintzak edozein izanda ere, eta emaitza positiboak eman ditu. Zehatzago esanda, besteak beste, parte hartzaile bakoitzak alderdi hauek lortzea nahi du:

  • Sexualitateari buruzko kontzeptu global bat barneratzea, genitalitatean oinarritutakoaz bestela.
  • Norberaren nortasuna eta harremanak izateko modua onartzea.
  • Afektua eskertuz eta abusua errefusatuz erreakzionatzea.