Adineko pertsona

Arrasateko Eguneko Zentroko belaunaldi arteko programa amaitzeko festa handia egin genuen Arizmendi ikastolan

Belaunarteko Programa
Belaunarteko Programa

Joan den ekainaren 17an festa bat egin genuen Arizmendi Ikastolan harekin batera garatzen ari garen belaunaldi arteko programaren urteko edizioa amaitzeko. Ikastola hain zuzen Arrasateko Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroaren aurrean dago, Uribe auzoan.

Eguraldi ona egin ez bazuen ere, gure erabiltzaileen talde bat ikastolara hurbildu zen, neska-mutilek koreografiak eta abestiak prestatuta zituztelako urtean zehar askotariko uneak partekatu dituzten aitona-amonei agurtzeko. Besteak beste, eskulanak egin dituzte, Agate Deuna abestu dute elkarrekin, bazkaldu dute, Wii-rekin jolastu dute edo Korrikan parte hartu dute.

Baina txikiek bakarrik ez zuten dantzatu. Gure erabiltzaileetako batzuek ere neska-mutilekin eta haien andereñoekin dantzatu zuten. Teresa gure erabiltzailea bere bi bilobekin egoteko aukera izan zuen, eta haiekin dantzan ibili zen eskutik lotuta.

Honelako jarduerekin adinekoen eta neska-mutilen artean ezagutzako trukatzea eta elkarri eragitea sustatzen dute; baita elkarrekiko errespetua, estimulazioa, mugikortasuna eta sormena ere. Bestalde, dibertitzeko eta entretenitzeko eremuak sortzen dira.

Festa Arizmendi Ikastolan

Festa Arizmendi Ikastolan Festa Arizmendi Ikastolan Festa Arizmendi Ikastolan

Festa Arizmendi Ikastolan Festa Arizmendi IkastolanFesta Arizmendi Ikastolan Festa Arizmendi Ikastolan Festa Arizmendi IkastolanFesta Arizmendi IkastolanFesta Arizmendi IkastolanFesta Arizmendi IkastolanFesta Arizmendi Ikastolan

 

Ikasturtean zehar egindako zenbait jardueren irudiak.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.