Kalte zerebrala

ATECErekin batera, HKZ duten pertsonei laguntzeko ohiko kontzertua antolatuko dugu

Urriaren 26an, Hartutako Kalte Zerebralaren Egunean, 18:00etan, Donostiako San Bizente elizan, ahots mistoko Eremis abesbatzaren emanaldia izango da. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Gainera, Gipuzkoa Plazan jarriko den mahai informatibora joango gara, Musakolan boccia txapelketa bat egingo dugu eta Gasteizen egingo den HKZren II. Prebentzio Jardunaldian parte hartuko dugu. Jardunaldiaren gai nagusia estresa izango da, iktusa eragiteko arrisku faktore moduan.
ATECErekin batera, HKZ duten pertsonei laguntzeko ohiko kontzertua antolatuko dugu

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta, urriaren 26an, osteguna, Donostiako San Bizente elizan dagoeneko ohikoa den kontzertua antolatu dugu, kalte zerebrala izan duten Gipuzkoako pertsonei laguntzeko. Aurtengo kontzertua Eresmin Talde Abesbatzaren esku egongo da, eta paziente eta familientzat pentsatuta egonagatik, jende guztiarentzat zabalik izango ditu ateak. Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte.

Urtero bezala, ospakizun honen helburua —Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE Gipuzkoa) eta Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek antolatuta, eta 18:00etan hasita—, gizarte osoak lesio zerebralen bat duten pertsonek duten errealitatea ikusaraztea da, bai eta haien erabateko integrazioa eta partaidetza soziala aldarrikatzea ere.

Eresmin Abesbatza

Ereismin ahots mistoen abesbatzak 1995ean hasi zuen bere ibilbidea, Nekane Lasarte sopranoaren lidergoari eta bere ikasleen konpromiso suharrari esker. Bere bizitzako lehen etapan abesbatza Erdi Aroko eta Errenazimentuko musikara bideratu bazen ere, pixkanaka-pixkanaka, bere errepertorioa zabaldu eta aberastuz joan da, eta euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan abestutako kantu erlijioso zein herrikoiak gehitu ditu. Eresminek hainbat jaialdi eta ziklo erlijiosotan parte hartu du, eta horiek osatzen dute, besteak beste, 25 urte baino gehiagoan zehar abesbatzak izan duen historia eta egin duen lan musikala. Berrienen artean, nabarmentzekoa da 2020an Burgosko katedraleko aldare nagusian eskainitako kontzertua.

Gaur egun, Eresmin Abesbatzaren ezaugarri diren bi alderdi garrantzitsu daude. Bat bere alderdi soziala da, kontzertu solidarioen bidez gauzatzen ari dena. Helburua da, hain zuzen, Zaporeak GKEaren bidez errefuxiatuen kanpamenduei laguntzeko dirua biltzea. Beste alderdia alderdi kulturala da; izan ere, beste herri eta kulturei irekitako abesbatza da, taldekideek uste baitute kantua zein musika jendearen arteko adiskidetasunaren eta elkartasunaren enbaxadore bikainak direla. Horregatik, urtero hainbat irteera prestatzen dituzte, bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo.

Gaur egun, hazten ari den abesbatza da Eresmin, eta 40 ahotsek osatzen dute. Hein handi batean, Iñaki Lizeaga abesbatzako lehendakari ohiak urte askoan egindako lanari esker sendotutako abesbatza da. Bestalde, Periko Alkain organo jotzailearen laguntza eta Jaime Tejadas zuzendariak egiten duen lan eskerga ere baditu abesbatzak aldeko ezaugarri.

HKZren Egunaren inguruko beste ekitaldi batzuk

ATECErekin batera, HKZ duten pertsonei laguntzeko ohiko kontzertua antolatuko dugu

ATECErekin batera antolatutako kontzertuaz gain, urtero bezala, Zuatzuko (Donostia) Aita Menniko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroko erabiltzaileak hilaren 26an joango dira ATECEk Gipuzkoa plazan jarriko duen mahai informatibora, eta bertan irakurriko dute Kalte Zerebralaren Eguneko Manifestua. Eta ohi bezala, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua izango da gure artean.

Berriki Musakolara lekualdatu den Arrasateko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroko erabiltzaileek boccia txapelketa bat egingo dute auzoan, HKZrekin bizi direnen errealitatea eta kirol egokitua ezagutarazteko.

Urriaren 25ean, 18:00etatik 19:30era, Hartutako Kalte Zerebrala Prebenitzeko II. Jardunaldia egingo da Europa Jauregian, Atece Arabak antolatuta. ‘Hitz egin dezagun iktusari buruz. Nola eragin dezake estresak?’  Naiara Mimentza doktorea, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoa, galdera horri erantzuna ematen saiatuko da, estresa iktusaren arrisku faktore izateari buruzko bere hitzaldiaren bidez.

Albiste hau, komunikabideetan: