Adineko pertsona

Barandiaran Egoitzako erreminiszentzia eta futbol taldea, Lezaman

Barandiaran Egoitzako taldea, San Mames zaharraren arkuaren aurrean
Barandiaran Egoitzako taldea, San Mames zaharraren arkuaren aurrean. (Argazkia: FEAFV)

Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitzako Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerreko taldea Athleticek Lezaman dituen instalazioetan izan zen joan den ostegunean, eta bertan emakumezkoen taldeko jokalarien entrenamendu batera joan eta Jose Angel Iribarrekin hitz egin ahal izan zuten.

Taldearen dinamizatzaile “Tzibi” Juaristi zutela kapitain –Athleticek izan zuen emakumezkoen lehen taldeko kidea–, taldea, senideak eta egoitzako langileak instalazioetan barrena ibili ziren, Juan Maria Zorriqueta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioko lehendakariarekin eta Aresti Kondearen Egoitzako beste erreminiszentzia talde batekin batera.

Entrenamenduaren ondoren, guztiek hitz egin eta argazkiak atera ahal izan zituzten Athleticeko emakumeen taldeko jokalariekin, baita ziurrenik mito zuri-gorri handiena den Jose Angel Iribar atezainarekin ere, eta zoriondu ere egin zuten, duela gutxi 80 urte bete dituelako. “Txopo”, Athleticeko Futbolari Ohien Elkarteko presidentea, ohiko figura izaten da erreminiszentzia taldeek Lezamako eta San Mameseko instalazioetara egiten dituzten bisitetan, eta anfitrioi lana egiten du beti maitasun handiz.