Kalte zerebrala

BCBLrekin elkarlanean ari gara, afasia ebaluatzeko test bat sortzeko

Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio zentroko pazienteak probatzen ari dira. Hala ere, iktus edo garuneko beste lesio baten ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsona gehiago behar dira, euren iritzia eman dezaten.
BCBLrekin elkarlanean ari gara, afasia ebaluatzeko test bat sortzeko

Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio zentroko pazienteak probatzen ari dira. Hala ere, iktus edo garuneko beste lesio baten ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsona gehiago behar dira, euren iritzia eman dezaten.

Garuneko kaltea duten pertsonen hizkuntza ebaluatzeko gaztelaniazko test berri bat sortzeko ideia Aita Menni Ospitalearen eta BCBLren arteko sinergietatik sortu zen. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), hain zuzen, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko diziplina arteko nazioarteko ikerketa zentroa da, eta Ikerbasquek, Innobasquek, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) eta Gipuzkoako Aldundiak sortu zuten.

Galdera sorta berriak proba berriak ditu, berritzailea da eta informatizatuta dago. Horrela, testa egitea erosoagoa da. Eta litekeena da emaitza ere zehatzagoa izatea.

BBVA Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dute proiektua, eta Eusko Jaurlaritzako Sendagaiekin Ikertzeko Etika Batzordeak onartu du. Helburutzat dauka afasia ebaluatzeko test honek zer-nolako funtzionamendua duen aztertzea. Horregatik, oso garrantzitsua da garuneko lesio baten ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonen iritzia ezagutzea.

Nola parte hartu

Egin behar den gauza bakarra testa probatzea da, eta ahoz, idatziz edo pantaila ukituz erantzun errazak ematea. Hiru saio dira, 75 minutu ingurukoak. Zure errehabilitazio zentrotik parte har dezakezu, edo bestela, BCBLn bertan. Parte hartzaileek hizkuntzaren ebaluazio integrala eta hizkuntzaren hainbat alderditan izandako errendimenduari buruzko txosten zehatza lortuko dute.

Afasia duen edonork parte har dezake, bere logopedaren bidez edo ikerketa taldearekin harremanetan jarrita: Xabi Ansorena, helbide elektronikoa: [email protected] edo Simona Mancini, helbide elektronikoa: [email protected]. Telefono zenbakia: +34 943 309 300. Luzap.: 304 edo Luzap.: 205, hurrenez hurren. Biak ageri dira goiko argazkian, Clara Jimenez gure logopedarekin batera.