Bergarako Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroa inauguratu zen

Bergarako Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroa inauguratu zen

Atzo eguerdian inauguratu zen Aita Mennik abenduaz geroztik kudeatzen duen Bergarako eguneko zentro berria. 1997az geroztik hamar lagunentzako tokia eskaini ondoren, 25 lagunentzako tokia izatera pasa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren inbertsioari esker eta alboan dagoen San Joxepe Jubilatuen Elkarteak bere egoitzaren zati bat utzi izanari esker. Lanak bi urtez luzatu ondoren, zentroak abenduan zabaldu zituen berriz ere bere ateak.
 
Aro berri honetan Aita Menni arduratzen da zentroaren kudeaketaz eta gizarte langile bat, psikologoa, erizaina, medikua, monitorea eta laguntzaile klinikoz osatutako lantaldea hasiak dira erabiltzaileekin errehabilitazio eta aisialdi jarduerak lantzen.
 
Inaugurazio ekitaldian izan ziren Gizarte Politikarako Diputatu Maite Etxaniz, Bergarako Alkate Agurne Barruso eta Aita Menniko Zuzendari Gerente Iñaki Agirre. Egin zituzten adierazpenetan zentroak Bergarako adinekoentzat duen garrantzia azpimarratu zuten eta beraiei zuzendutako ekimen berrien beharra ere aipatu zuten.
 
Ekitaldiari amaiera emateko, Dolores Pujana eta Juanita Alberdik, erabiltzaile guztien izenean, ondorengo bertsoa irakurri zuten:
 
Ongi etorri zuei guztioi
gure bigarren etxera
guztiok elkarrekin egoteaz
asko pozten baigera

 
Hogeita bost gara
hemen egoten garenak
horietatk batzuk
dira iraganeko ezagunak
hasiera batean eskolan
eta orain gure zentroan elkartutakoak

 
Bederatzitik seiretara
gu hemen aurkitzen gara
baita gurekin egoten diren
ondoan dagoen lan taldea

 
Fitxak egin irakurri eta lan
adiskideak gara
kartaka jolastu eta zenbait dantza
baita dibertitzen gera

 
Janariari dagokionez
gatz barik eta osasuntsu
guztiok adindunak gara eta
behar dugulako zaindu

 
Gauza asko egiten dugu hemen
ta denak ezin kontatu
zalantzarik baldin baduzue
orduan zuek galdetu

 
Gure familiak kanpoan daude
beraien lanak egiten
arratsean bueltatzeko orduan
ditugu gureak kontatzen
 
Azkenekoz esan nahi dizuegu
hau guztia ondo zaindu
agian egun baten zuei
hona etortzea tokatu.