2022ko Emakumeen Nazioarteko Eguna Aita Mennin

09/03/2022

Unitate ezberdinek martxoaren 8a ospatu dute. Dozenaka horma irudik eskubide eta aukera berdintasuna eta emakumeek egindako lana aintzat hartzea aldarrikatu dute.

Martxoaren 8an gogorarazten da emakumeek lan ordainduan eta, oro har, gizartean parte hartzeko egiten duten borroka. Nazio Batuek ere aitortzen duten Emakumeen Nazioarteko Eguna egun seinalatua da Aita Menni Ospitaleko unitateentzat ere, izan ere, martxoaren 8an emakumeen sexu eskubideak eta indarkeria matxista desagerraraztea aldarrikatzen dute.

Martxoaren 8an bertan, hainbat arlotako pazienteek horma irudiak sortzen parte hartu zuten tailerretan. Lehenago, historian zehar nabarmendu ziren emakumeen soslaiak bildu zituzten: Marie Curie edo Frida Kahlo, Maria Josefa Recio ahaztu gabe, Ahizpa Ospitalarioen kongregazioaren fundatzailea eta lehen ama nagusia, edo Edurne Pasaban alpinista.

Arratsaldean, Sarah Gavronek zuzendutako "Sufragistas" filma ikusi zuten: XX. mendeko lehen hamarkadetan Ingalaterran langileek jasaten zituzten tratu txarrak eta duintasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka nekaezina kontatzen ditu.

Erreibindikazio horiek babesteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren beharra adierazten jarraitzeko, AMOko langileen artean banatu ziren pinak ere egin zituzten.

Jarduera horiek eta beste batzuek genero berdintasunaren inguruan hausnartzera eraman gintuzten, baina gai hori ez da egun bateko kontua, urte osoan hartu behar dugun konpromisoa baizik.