Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek familia handi baten moduan ospatzen dituzte Gabonak

29/12/2021

Gabonetako dekorazio oparoak eta egunotan ospitalean egiten diren ekitaldi ugariek argi uzten dute egun hauen garrantzia. Bigarren urtez, Jangelen Lehiaketa argazkiekin aurkeztu da.

Gabonak Aita Mennin ilusioz beteta egoten dira beti. Erlijio ospakizunek, gabon kantek, Gabonetako txartelek, txoko bakoitzeko dekorazioak, kabalgatek, kotilioiek, menu bereziek eta ekitaldi ugarik animatzen dituzte egun hauek eta itxaropenez ikusarazten digute hurrengo urtea. Distantzia fisikoa nahitaezkoa bada ere, Jesus haurraren jaiotza modu maitagarrian ospatzeko nahiak batzen gaitu.

2016. urteaz geroztik, Gabonetan Aita Menni Ospitalean jangelen Gabonetako dekorazio lehiaketa egiten da, eta unitate guztiek parte hartzen dute. Aurten, iaz bezala, Zuzendaritza Kontseilua ezin izan zen ikustera etorri, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak mantendu behar zirelako. Hala ere, unitate bakoitzeko paziente eta profesional taldeek beren jangelak apaindu eta argazkiak atera dituzte egindako lanaren emaitza ikusi ahal izan dezagun. Argazkiak jaso eta ospitaleko galerian erakutsi dira.

Urtero bezala, pazienteek girlandak eta beste elementu apaingarri batzuk sortzen eta jangelak dekoratzeko prozesuan bertan lagundu dute, eta ilusioz egin dute: jangela guztiak koloretsu, bero eta atsegin ageri dira. Originaltasuna, sormena eta gustu ona kontuan hartuta, beste urte batzuetan bezala, lehiaketaren edizio honetako listoia ere oso altua da. 

Gabonetako dekorazio oparoak eta egunotan Aita Menni Ospitalean egiten diren ekitaldi ugariek argi uzten dute egun hauen garrantzia. Hilaren 31n goizean, unitate bakoitzean Gabon Zaharreko kotilioi bat egiten da, kanpaikadak eta dantzarako musika barne. 24an, ezin bestela izan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatu zen unitate bakoitzean. Bi pertsonaiez mozorrotutako pazienteak izan genituen, eta mundu guztiak primeran pasatu zuen.

Urtarrilaren 5ean, unitate bakoitzak bere Erregeen kabalgata hartuko du, eta ez dira gozokiak faltako. Arratsaldean, askari berezia izango da jangelen lehiaketan parte hartu duten unitate guztietan.

Berriz ere, musu eta besarkada gutxiagoko Gabonak izaten ari dira, baina pozez beteak. Egun hauek gure zentroetan pasatzen dituzten pertsonek maitasuna eta hurbiltasuna jaso dezaten ahalegintzen gara.