Errege Magoen desfile alai batekin amaitu da gure Gabonetako programa

Aita Menni Ospitalean, gabon jaietako ospakizun tradizionalaren azken ekitaldiek oso une bereziak eskaini dizkiete pazienteei eta langileei.
Errege Magoak, Aita Menni ospitaleko korridoreetatik

Ohi bezala, Gabonak Aita Menni Ospitalean pasatzen dituzten pertsonek Gabon gaua eta Eguberri eguna merezi bezala ospatzeko aukera izan dute – Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita barne, San Tomasen ospakizunaz gain —, baita Urtezahar, Urteberri eta Errege eguna ere. Egun horietako bakoitzean, baita beste askotan ere, pazienteek, langileek eta ahizpek egun horiek alaitzeko antolatutako ekitaldi bereziez gozatu ahal izan dute.

2023. urteari agur esateko eta urte berriari ondo ekiteko, hilaren 28an, ostegunean, bigarren urtez jarraian, batukada talde baten perkusio indartsuak markatu zuen ospitalearen pultsua, gure laguntzaileetako bat talde horretako kide baita. Danborrek giro ederra jarri zuten esparru bakoitzetik igarotzean; mundu guztiak oso ondo pasatu zuen, eta musikaren erritmoan dantzatu zuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu taldeari, ospitaleari poz eta giro bikaina ematen diolako.

Errege Magoen desfile alai batekin amaitu da gure Gabonetako programa

Urte berriari Urtezahar gauean egin genion harrera, eta kotilioi-poltsak ez ziren falta izan jai giroa areagotzeko. 12 kanpaikadak izan genituen, eta ‘mahatsak’ hartu genituen gusanito batzuekin, eztarrian trabatzeko arriskua saihesteko. Pazienteek eta begiraleek primeran pasatu zuten.

Errege Magoen desfile alai batekin amaitu da gure Gabonetako programa

Urtarrilaren 5ean, Erregeen Desfilea hartu genuen, eta bertan berorien maiestateen jarrera nabarmendu zen, asko sartu baitziren paperean, mundu guztia agurtuz, eskua emanez eta giroa animatuz. Gozokiak ere izan ziren eguna gozatzeko. Kabalgata ahizpen komunitatean amaitu zen, eta ahizpek, beti bezala maitekor eta abegikor, zizka-mizka batzuk prestatu zizkiguten… Hemendik ere eskerrak eman nahi dizkiegu, eta sor Dora zoriondu, haren urtebetetzea zelako. Arratsaldean, Erregetako eukaristiak amaiera eman zien ospitaleko Gabon hauei.