Adineko pertsona

Kaixo, 2024!

Un amplio grupo de personas mayores en un salón grande durante una fiesta de Nochevieja

Egoitzako beheko solairuan festa handi bat eginez esan genion agur 2023. urteari Txurdinagabarriko egoiliarrek, senideek eta langileek, eta ongietorria eman genion 2024ari.

Gure jantzirik onenekin eta Gabonetako berezko apaingarriekin, prestatuta geneukan agertoki txikiaren inguruan esertzen joan ginen, non datorren urterako gure desiorik onenak zituen horma irudi apain bat zegoen, kopaz betetako mahai bat eta kanpaiak ikusteko pantaila bat.

Gure lagun Arotza arduratu zen itxaronaldia umore onez eta bere abestiekin girotzeaz, bilbainadetatik hasi eta gabon kantuetara arte.

Kanpaikadak baino lehentxeago, kopak alkoholik gabeko xanpainez gainezka geneuzkan, eta, beti gertatu ohi den bezala, laurdenak edo benetako kanpaikadak ziren eztabaidatzen hasi ginen, bizkorrenek eta hain purista ez direnek kopa husten zuten bitartean, eta senideak eta langileak besarkatzen eta zoriontzen hasi ziren.

2024an geunden dagoeneko.