
Aurretiazko borondateei buruzko saioa Barandiaran Egoitzan
Joan den urtarrilaren 31n, Durangoko Barandiaran adinekoen Egoitzak saio bat antolatu zuen, zentroko egoiliarrek, senideek eta langileek aurretiazko borondateei buruzko informazioa jaso eta hausnartzeko. Aurretiazko borondateen adierazpena edo bizi testamentua da pertsona batek bere arreta medikoari eta tratamenduari buruz dituen desioak dokumentu idatzi batean islatzea, gaixotasun edo baldintza fisiko edo