Erromesaldia Avilara Santa Teresaren jaiotzaren 500. urteurrena dela eta

Erromesaldia Avilara Santa Teresaren jaiotzaren 500. urteurrena dela eta

Duela zenbait aste Aita Menni Ospitaleko 40 pazientez, Arrasateko komunitateko ahizpez eta laguntzaileez osatutako talde bat Avilara joan zen Santa Teresaren jaiotzaren 500. urteurrenaren ospakizunean parte hartzeko. Dagoeneko zenbait egun igaro badira ere, Pastoral Zerbitzuan ez dugu nahi denbora gehiago igarotzea erromesaldi honen argazkiak partekatu gabe uztea.

Avilan Santa Teresa Jesusena jaio zen etxea kokatuta zegoen elizan egindako eukaristia polit batean parte hartu genuen. Meza horretan Valladolideko eta Palentziako Ahizpa Ospitalarien zentroetako beste talde batzuk ere izan ziren. Avilarako bidean Palentziako katedrala ikusteko aukera izan genuen, eta Arrasatera itzultzean, Burgosen dagoen Mirafloresko Kartusian izan ginen

Santa Teresa gure erakundeko babesle izendatu zuen San Benito MennikMaría Josefa Recio eta María Angustias Giménezekin batera Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa sortu zuenak. Hain zuzen arrazoi horregatik joan den ekainean, Aita Menni OspitaleanArgi bidea erromesaldia hartu genuen, 2014ko urriaren 15etik Santa Teresaren jatorrizko makulua 5 kontinenteetako 30 herrialdetara eraman duena.

Erromesaldia Avilara Santa Teresaren jaiotzaren 500. urteurrena dela etaErromesaldian parte hartu zuten ahizpak Santa Teresaren estatuaren ondoan harresiaren ondoan