Osasun mentala

Hitzordu bat duzu osasun mentalarekin

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, Ahizpa Ospitalarioetatik kanpaina bat abiarazi genuen osasun mentalaren garrantziaz gogoeta egiteko eta nahasmendu mentalen aurka borrokatzen dutenak ikusarazteko eta laguntzeko.
Hitzordu bat duzu osasun mentalarekin

#Hitzordubatduzuosasunmentalarekin traolaren atzean, sare sozialetan bultzatutako kanpainaren ardatza da pertsonen ongizatearen aurkako etsai handienetako bat ikusaraztea: isiltasuna.

Ekimenaren helburua da pertsona askok espezialista batengana joateko eta, batez ere, beren osasunaren alderdi guztiak zaintzeko duten beharra erakustea, hainbat daturen bidez. Kanpainak gizartea bultzatzen du errealitate hori alde batera ez uztera, eta erakusten du, adibidez, lau pertsonatik batek bere bizitzan buruko nahasmendu bat izango duela.

Kanpaina osatzen duten piezak Instagramen partekatu ditugu; hemen klik eginez ikusi ditzakezu.

Aste osoan zehar, Espainiako geografian zehar banatutako gure 21 zentroek jardunaldiak, ibilaldiak, ekitaldiak eta era guztietako ekintzak antolatu dituzte osasun mentalari ikusgarritasuna emateko. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan, hilaren 10ean bertan, «Autozaintza: pazientearen ahalduntzea eta parte hartzea osasun mentalean laguntzeko» jardunaldia egin dugu.

Hitzordu bat duzu osasun mentalarekin