Adineko pertsona

Urriaren 1a, Adinekoen Eguna

Un grupo grande de personas mayores sentadas en una sala frente a una pantalla en la que se proyecta la película "Elsa y Fred"
Viendo la película “Elsa y Fred” en la Residencia Txurdinagabarri.

Urtero, urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta Txurdinagabarri Egoitzan hainbat ekintzarekin ospatu nahi izan dugu.

Eskulanen tailerretan, ospakizunerako mural bat egiteko materialak prestatu genituen.

Solasaldiak eta elkarrizketak antolatu genituen adineko pertsonek gure gizarteari egin dioten eta egiten dioten ekarpenari buruz eta gizartean duten garrantziari buruz.

Gainera, “Elsa y Fred” filma proiektatu genuen: 2005eko film bat da, adineko bi pertsonaren artean sortzen den harremana kontatzen duena, Madrilen bizi den gizon alargun baten eta eraikin berera bizitzera doan emakume argentinar baten artekoa.