Adineko pertsona

Instituzio eta jai ekitaldia Villabonako Santiago Egoitzan

Acto en la Residencia de ancianos Santiago de Villabona

Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzak jai ekitaldi bat ospatu zuen joan den 19an, 2017. urtea despeditzeko, Kabiako, Udaleko eta Aita Menniko ordezkariak bertan zirela.

Ekitaldi aretoa kapera ere bada, eta txiki geratu zen egoiliarrak, senideak eta arratsaldean ospakizunera hurbildu nahi izan zuten Egoitzaren lagunak hartzeko.

Foru Aldundiko Kabia erakundeko ordezkariek, Amasa-Villabonako Udalekoek eta Aita Mennikoek egin zuten ongietorria eta Egoitzako langileen lana eskertu zuten; ondoren, Juan Carlos Irizar oñatiar konpositoreak hartu zuen eszenatoki txikia, eta hainbat obra propio zein herri piezak interpretatu zituen pianoan, eta egoiliarrek eta senideek lantuan lagundu zioten. Miguel Angelek ere, Pilarren ilobak –gure egoiliarrik zaharrena da Pilar–, abesti batzuetan lagundu zuen filarmonikarekin, eta pare bat lan ere interpretatu zituen bakarrik.

Musikaren eta kantuen ondoren, bideo bat eman zen Egoitzan edo Villabonan egindako hainbat jarduerari buruz, baita 2017an beste herri batzuetara egindako txangoei buruz ere: danborrada, jaiak, Inauteriak, kontzertuak, txangoak Donostiara, Oriora, Hondarribira…

Bideoaren ondoren, merienda eskaini zitzaien bertaratu guztiei.

 

Jai ekitaldia Villabonako Santiago Egoitzan Jai ekitaldia Villabonako Santiago Egoitzan Jai ekitaldia Villabonako Santiago Egoitzan Acto en la Residencia de ancianos Santiago de Villabona Jai ekitaldia Villabonako Santiago Egoitzan