Jardunaldia: Nortasun Esparrua – Ospitaleko Balioak

Maiatzaren 19 eta 20an jardunaldi bikoitza (VIII. eta IX. jardunaldiak hain zuzen) egin zuen Aita Menni Ospitaleak, gure erakundearen nortasun-esparruan prestatzeko. Aurten, ospitalearen sortzailea den Aita Menniren heriotzaren mendeurrena dela eta, arratsaldeko tailerrean, San Benito Mennik idatzitako gutunetan jasotzen diren ospitaleko balioak aztertu eta azaldu zituzten.
Jardunaldia: Nortasun Esparrua - Ospitaleko Balioak

Bi jardunaldietan Aita Menniren zenbait zentrotako hainbat profesionalek parte hartu genuen.  Helburua erakundeko laguntzaile guztiek, identifikatzen gaituen esparrua, eta erakundeko ospitale-balioak bereziki  ezagutzea izan zen berriro ere.  Parte-hartzaileok (Aita Menni Ospitaleko 40 laguntzailek eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako 20k) positibotzat jo genuen topaketa hau, eta topaketan bertan, obra ospitalariaren hastapenak ezagutzeko aukera izan genuen. Orain arte, 200 laguntzaile inguruk parte hartu dugu egindako jardunaldietan. 

Txostengileak 

Jardunaldiaren sarrera Mikel Tellaechek, Aita Menni Ospitaleko gerenteak egin zuen. Mikel Tellaechek zentroaren historia, bakoitzaren sorrera eta zerbitzu aukera laburtu zizkigun. Bestalde, Liberiako egoera azaltzeaz gain, herrialde horretan Ahizpen etxeari laguntzeko funtsak lortzeko egiten ari diren “We are like you” proiektua aurkeztu zigun.

Aurkezpenen ondoren, nortasun-esparruarekin hasi ginen. Erakundearen agiria da, eta hor, gure historia, gure eginkizuna, eginkizun hori nork egiten duen (ospitaleko erkidegoak), zer balorerekin egiten dugun eta zein den gure ospitaleko eredua zehazten dira.

Arreba Monserrak Esparza izan zen erakundearen historiari buruz hitz egin zuena. Komunitate ospitalariaren barruan, laguntzaileen garrantzia nabarmendu zuen, horiei esker, misioekin jarrai dezakegulako 27 herrialdetan.

Pastoraleko eta Boluntarioen Zerbitzuko buruak, Egoitz Zabalak, hospitalitatearen metabalioa definitzen duten ospitaleko zortzi balioak aztertu zituen. Balio horiek, Ahizpa Ospitalarien etxe guztiekin elkartzen gaituzte, mundu osoan zehar.

Bi egun horietan, Leire Gonzalezek eta Nora Ibarrak, Benito Menniren legatuan oinarritzen den gure eredu ospitalaria gogorarazi ziguten. Eredu hori lau motatakoa da: laguntza-eredua, kudeaketa-eredua, laguntzaileekiko harremanaren garrantzia eta gizartearekiko elkarrizketa.

Bestalde, Jose Ezkerrak (psikologoa eta Bilbon eta Durangon dauden Txurdinagabarri egoitzetako zuzendaria), San Benito Mennik idatzitako zenbait gutunetan oinarritutako balioen tailerra koordinatu zuen. Gutunen gaurkotasunak eta Benito Mennirentzat pazienteen ongizateak zuen garrantziak harritzen jarraitzen gaituzte.