San Joan Jainkoarenaren Anaiak zoriondu ditugu Asturiasko Printzesaren elkartasun saria irabazi dutelako

Epaimahaiak aho batez eman zion saria Benito Mennik, Ahizpa Ospitalarien Kongregazioko sortzaileak ezarritako Ospitalarien Ordenari, eta hark egindako lan humanitario, sozial, sanitario eta asistentzia handia nabarmendu zuen.
San Joan Jainkoarenaren Anaiak zoriondu ditugu Asturiasko Printzesaren elkartasun saria irabazi dutelako

Ahizpa Montserrat Esparzak, Aita Menni Ospitaleko Ahizpa Ospitalarien Komunitateko Nagusiak, eta Mikel Tellaechek, zentroko zuzenari kudeatzaileak, Ahizpa Ospitalarien Komunitate osoaren, Zuzendaritza Batzordearen eta San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalarien zenbait elkarteren bidez Aita Mennirekin laguntzen duten pertsonen izenean zoriondu zuten, Asturiasko Printzesaren 2015eko elkartasun saria  eman diotelako.

Sari hori Gizarte Zientzien Asturiasko Printzesaren Fundazioak banatzen du 1986. urtetik, eta pertsonen artean ulertzeko eta bakean bizitzeko, bidegabekeriaren kontrako borrokan, pobreziaren eta gaixotasunen kontra lan nabarmena egin duten pertsona edo erakundeei ematen die.

San Joan Jainkoarenaren Anaien kasuan, Ordenak 50 herrialde baino gehiagotan, 400 laguntza-zentroetan eta pertsonak zaintzen emandako 500 urte baino gehiagoko historian egindako lan humanitario, sozial, sanitario eta asistentzial handia nabarmendu du. Epaimahaiak, Javier Fernandez Asturiasko Printzerriko presidentea buru zela, eta Fundazioko nagusiek osatutakoak, aho batez erabaki zuen saria ordenari ematea, eta ebolaren birusak eragindako Afrikako herrialdeetan egindako lan handia goraipatu zuen.

Aita Menni Ospitaletik berriro ere gogora ekarri nahi ditugu Miguel, Manolo, Patrick, George eta Liberian eta Sierra Leonan laguntzen hil ziren laguntzaile eta lagun guztiak. Bestalde, Anaiak, San Joan Jainkoarenaren Ordena ospitalariko langileak eta boluntarioak ere zoriondu nahi ditugu, San Benito Menniren izaera abegitsu bera dugulako.