Adineko pertsona

Kaixo, udazkena!

Tres personas mayores, en una terraza decorada con motivos del otoño

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan ongietorria eman diogu udazkenari, joan den astean urtaro hori gure jardueren gai nagusi bihurtuta.

Eskulan tailerretan, Egoitzako hainbat leku apaintzeko elementuak prestatu ditugu, eta estimulazio kognoszitiboko jardueretako batzuek udazken sasoiko berezko fruituak izan dituzte protagonista. Gure eztabaida taldeek udatik udazkenera igarotzean naturan gertatzen diren aldaketei ere erreparatu diete.

Eta urtaro aldaketa ospatzeko, jai bat antolatu genuen goiko terrazan, eta azenario eta sagar tartak jan genituen, fruta zukuarekin.