Adineko pertsona

Katxalin etorri zaigu bisitan, minbizia duten emakumeei laguntzeko elkartea

Katxalin etorri zaigu bisitan, minbizia duten emakumeei laguntzeko elkartea

Martxoaren 24an, Bergarako adinekoen Eguneko Zentroan, Katxalin, Bularreko edo Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Gipuzkoako Elkarteko ordezkarien bisita hartu genuen.

Elkarteko hiru emakume bertaratu ziren, Bergarako Udaleko ordezkari batekin batera, eta egiten duten lana azaldu ziguten.

Gainera, zentroko erabiltzaile bakoitzari ilusio eta maitasun handiz egindako oihalezko poltsa bat eman zioten, aulkirako.

Bihotzeko Burkoak ere ekarri zizkiguten, Donostia Unibertsitate Ospitaleari eta Onkologikoari eskaintzen dizkietenak bezalakoak, bularreko minbizirako ebakuntza egin eta besapetik gongoilak kendu dizkieten emakumeei doan emateko.

Eskerrik asko!

 

Visita de la asociación Katxalin al Centro de Día de mayores de Bergara Visita de la asociación Katxalin al Centro de Día de mayores de Bergara Visita de la asociación Katxalin al Centro de Día de mayores de Bergara