Kalte zerebrala

Lexo® sartu dugu ibilera errehabilitatzeko gure robotika programetan

Lexo® sistema robotikoa eskuratuta, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitateak apustu teknologikoa indartu du, lesio zerebrala izan duten pertsonei berriro ibiltzen laguntzeko.
lexo-p-XxXx80EFB9961.jpg

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek, teknologia kalte zerebraleko errehabilitazio programen osagarri gisa sartzeko apustuan, Lexo® gailu robotikoa gehitu dute Arrasateko Ospitaleko Unitatean. Lexo®, iktus edo nerbio sistema zentralean eta periferikoan beste kalte neurologiko batzuen ondorioz ibiltzeko gaitasun mugatua duten edozein adinetako pazienteak errehabilitatzeko sortu da, baita arazo ortopedikoak dituztenak ere.

 

Ibilera errehabilitatzeko Tyromotion robot berriaren elementuak dira elektrikoki eragindako mugimendu mekanismo bat, gorputzaren pisuari eusteko sistema estatiko zein dinamiko bat, gida pelbikoko sistema bat eta terapiaren parametroak doitzeko kontrol unitate bat. Bere ezaugarrietatik nabarmentzen da gorputzaren pisua arintzeko gai dela, pelbisaren euskarri aktiboari eta jasogailuen bidez transferitzeko erraztasunari esker. Halaber, ibileraren aurrebaldintza garrantzitsuak lantzen laguntzen du, hala nola oreka, lokomozioa, osotasun muskulueskeletikoa eta kontrol neurokognitiboa.

Lexo® sartu dugu ibilera errehabilitatzeko gure robotika programetan

Errehabilitazioa azkarrago, gehiago eta hobeto 

Lexo® sistema efektore finalak entrenamendu aktiboa ahalbidetzen du eta pazientearen autojarduera sustatzen du. Bere teknologiak mugikortasunerako lehen urratsak egiten laguntzen die errehabilitazioan dabiltzan pertsonei. Azken belaunaldiko beste gailu robotiko batzuk bezala, gailuak pazienteentzat dituen onurei dagokienez, motibatzeko eta errepikapen gehiago lortzeko gaitasuna nabarmendu behar da, baita pertsona bakoitzaren anatomiara egokitzen dela ere. Horrez gain, saioak ematen dituzten profesionalentzat oso lagungarria da terapietan, eta helburuen bilakaera eta ebaluazioa ere neurtu dezakete.

Terapia mekatroniko hau garatzen duen Austriako konpainiak azpimarratzen du beheko gorputz adarren “mugimendu errepikakorrek estimulu intrintsekoak eta estrintsekoak sortzen dituztela, garuna berrantolatzen laguntzen dutenak. Praktika eta entrenamendu aktibo eta errepikatuek plastikotasun neuronala sustatzen dute, eta, beraz, sinapsien, nerbio zelulen edo burmuineko eremu osoen aldaketak (doikuntzak), galdutako mugimenduak berreskuratzeko”. Lexo® erabiltzea lagungarria izan daiteke errehabilitazioan dagoen pertsonarentzat eguneroko errutina terapeutikotik ihes egiteko, modu eraginkorrean entrenatzeko, anbizioak garatzeko, helburuak lortzeko eta terapiaz gozatzeko. Tente edo zutik egoteak asko esan nahi du denbora luzez posizio horretan egon ez diren pazienteentzat. Oinez ibiltzearen sentsazioa esperientzia ikaragarria da erabiltzailearentzat, eta giro seguruan ibiltzeak tratamenduarekiko atxikimendua eta eraginkortasuna handitzea eragiten du.

Tyromotionen aplikazio klinikoan espezialista den Nicoline Kluppenegger-ek dispositiboaren erabilerari buruzko prestakuntza eman zien errehabilitazio taldeko profesional talde bati. Horien artean zeuden Jose Ignacio Quemada doktorea, Kalte Zerebraleko Zerbitzuko  zuzendaria;  Juan Ignacio Marin eta Imanol Arevalo doktoreak, biak ere emdiku errehabilitatzaileak;  Ismene GoiriAitor Billar eta Irati Azpeitia fisioterapeuta, eta Jorge Agirre begiralea.

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Goiko bideoan ikus daitekeen bezala, eta oraindik goiz bada ere tresna berri honen laguntzarekin pazienteen errehabilitazioan lortu diren emaitzei buruzko iritzia emateko, Juan Ignacio Marin doktoreak errehabilitazio prozesuan aurrerapenak lehenago eta denbora laburragoan lortzea espero du. Nicoline Kluppenegger prestatzaileak, bere aldetik, azpimarratu du Lexo® tresnak arindu egiten dizkiola terapeutari segurtasunaren inguruko kezkak, eta, ondorioz, beste alderdi garrantzitsu batzuetan zentratu eta errehabilitazioan gehiago parte hartu dezakeela.