240 lagunek baino gehiagok bizitu dute Euskaraldia Aita Mennin

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egun euskaraz. Belarriprest edo Ahobizi? Laguntzaile, paziente eta egoiliar ugarik bultzatu dute euskararen erabilera sustatzeko kanpaina Aita Menni Ahizpa Ospitalarien dispositiboetan.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Ohartu zara euskaraz komunikatu gaitezkeela elkarrekin? 11 egun euskaraz, saiatuko gara? Aita Menni Ospitaleko Euskara Batzordeak Euskaraldia, 11 egun euskaraz, egitasmoa bultzatzea erabaki zuen, azaroaren 23tik abenduaren 34ra bitartean. Kontua zen frogatzea posible dela elkarrekin euskaraz komunikatzea uste dugun baino egoera gehiagotan. 

Euskaraz badakizu edo pixka bat ulertzen baduzu, nahiz eta hitz egin, parte hartu dezakezu. Xabier Altunak presiditzen duen Aita Menniko Euskara Batzordeak euskararen erabilera sustatzen du gure komunikazioetan. Helburu horrekin, laguntzaileen lantaldera jo zuen, jende guztiak jakin zezan Euskaraldia martxan jarriko zela, eta erabaki zezan zer izan nahi zuen, Ahobizi (euskaraz hitz egitea ulertzen duten pertsonekin, nahiz eta haiek erdaraz erantzun, eta ezezagunei lehen hitza beti euskaraz egitea), edo Belarriprest (berari euskaraz hitz egitea nahi duena, berak euskaraz edo erdaraz erantzunda ere). Erantzuna berehala iritsi zen, 87 laguntzailek erabaki baitzuten Ahobizi bereizgarria jartzea, eta 52ek Belarriprest. Pazienteek eta egoiliarrek ere nahi izan zuten egitasmoarekin bat egin, eta horietatik 81ek Ahobizi txapa aukeratu zuten eta 21ek Belarriprest. 

Bideoko argazkietan ikus daitekeenez, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien dispositibo gehienak ordezkatuta daude, baita Oñatiko adinekoentzako San Martin Egoitzakoak ere, horren kudeaketa Aita Menniren esku baitago urriaz geroztik.

Euskaraldian parte hartu duten pertsona guztiek, izan ahobizi zein belarriprest, disfrutatu egin dute testuinguru eta egoera berrietan gure hizkuntza erabiliz. Uste baino jende gehiagok ulertzen duelako euskaraz.