Imagen de la recepción de la Residencia Txurdinagabarri, con un gran corazón

San Valentinek bihotzez bete du Txurdinagabarri

San Valentin egunak, otsailaren 14an, maitasun handia eta bihotz asko ekarri ditu Txurdinagabarri Egoitzara. Eskulan tailerretan, hirugarren solairuan piropo dibertigarriz hornitutako bihotzak prestatzen aritu ziren, eta ondoren, egoitzako senide, egoiliar eta langileen artean banatu zituzten, eta, San Valentin egunean bertan, sukaldaritza tailerrean bihotz itxurako fruitu bat izan zen protagonista: marrubia.

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Inauteriak direla eta, Txurdinagabarri Egoitzan ekintza bat antolatu nahi izan dugu, egoiliarrek eta senideek Inauterietako maskarak egiteko tailer bat partekatzeko. Areto nagusian mahaiak jarri genituen, eta koloretako kartulinak, errotuladoreak, lumak, brillantina eta apaingarriak prestatu genituen, senide eta egoiliar bakoitzak bere maskara sortu ahal izateko, gehien gustatzen zitzaizkien kolore eta apaingarriekin

San Blas lokarri berde eta moreak, isipu baten ondoan

San Blaseko kordoiak bedeinkatzea eta erretzea

San Blas apezpiku eta ermitau izan zen, K.o. 316. urteko otsailaren 3an hil zena, eta esan ohi da hilzorian zegoen haur bat salbatu zuela, eztarrian hezur bat trabatuta zuena, eta, hedaduraz, giza gorputzaren zati horren babesletzat hartzen da. Euskal Herriko herri askotan, batez ere Bizkaian, zabalduta dago egun horretan koloretako

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Txurdinagabarrin bizi garen gehienok gure entretenimendu nagusietako bat dugu musika, eta eguneko une askotan laguntzen digu. Zenbait egoiliarrek, gainera, zaletasun handia dute, eta diskoen bilduma egiten gozatzen dute. Hilaren 5ean, horietako hiru Bilboko Parte Zaharrera jaitsi ziren, Bilbobusen, Brixton dendara joateko, zeina batez ere 70eko eta 80ko hamarkadetako estiloetako musikan

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Eguraldi ona aprobetxatuz, otsailaren 5ean, astelehena, Txurdinagabarriko 1. eta 5. solairuetako egoiliar talde bat paseoan irten ginen Etxebarria parkeraino. Parkean buelta bat ematen eta han dauden makinetan eguzkitan ariketa pixka bat egiten aritu ginen, eta ondoren indarrak berreskuratu genituen aperitibo batekin.

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Urtarrilaren 23an, asteartea, Txurdinagabarri Egoitzan ohi baino urrutixeago atera ginen: egoiliar talde batekin Barakaldoko Ikeara joan ginen. Egoitzarako dekorazio artikulu batzuk erostea zen asmoa eta, zenbait egoiliarrekin batera, konpainia suediarraren biltegira joan ginen. Taldeko pertsona batzuek Ikea lehendik ezagutzen zuten arren, beste batzuentzat joaten ziren lehen aldia zen, eta harritu

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna

Urtarrilaren 11n Esker Onaren Nazioarteko Eguna da, eta Txurdinagabarri Egoitzan ekintza horri lotutako jarduerak antolatzeko aprobetxatu genuen. Gure solasaldian, eskerrak ematearen onurak, eguneroko gauzak eskertzearen garrantzia eta harreman pertsonaletan dakarren onura komentatzen aritu ginen. Egoiliar bakoitzak “eskertzaren egunkari” bat jaso zuen, egunero eskerrak emateko dituen gauzak idazteko, eskerrak ematen dizkien

Hiru Errege Magoak, Txurdinagbarriko egoiliar batekin batera

Erregeek opariz bete dute Txurdinagabarri Egoitza

Urtarrilaren 5ean, ostirala, Errege Magoen bisita izan genuen Txurdinagabarri Egoitzan. Gure zentroan bizi diren pertsona guztientzako opariz betetako orga handi batez kargatuta –markoan jarritako argazki bat eta krema bat—, Meltxor, Gaspar eta Baltasar solairu guztietan ibili ziren, beren paje taldearekin batera. Oraingoan, Alan eta June elkartu ziren taldean, praktiketako bi

Hainbat adinekok apaindu dute Gabonetako zuhaitz bat

Ekintzaz betetako Gabonak

Gabonak igaro dira, eta horiekin batera hainbat une berezi, hala nola Olentzeroren eta Errege Magoen bisita, Urtezahar gaueko festa edo Txurdinagabarriko San Silvestre klasikoa, baina ez da hori bakarrik izan egun hauetan Egoitzan egin duguna: Gabon aurreko jaia Abenduaren 15ean motorrak berotu genituen, akordeoi kontzertu batekin eta ipuin kontaketa saio