Mozorro bat interakzio sozialerako tresna lagungarria izan daiteke

Berriro ere Inauteriak gertakari handia izan dira Aita Menni Ospitalean. Haratuzteak bezalako jaiek trebetasun sozialak praktikan jartzen lagundu dezakete.
Mozorro bat interakzio sozialerako tresna lagungarria izan daiteke

Joan den otsailaren 28an, Inauterietako asteartean, 2017ko Inauteriak ospatu ziren Aita Menni Ospitalean. Hainbat hilabete lehenago, gure pazienteek euren mozorroak egin dituzte, eta dantak, erritual eta emankizunak entseatu dituzte. Aurtengo edizioan, helburuan zen publikoan zeuden pertsona guztiak munduko hainbat tributara eramatea, “irudimenaren bitartez”. Txokolate jan gozo baten ondoren, tribu guztiak galerian elkartu ziren, eta bertan emozioz hunkitu gintuzten

Gaixotasun mentala dutenek ikusten dute euren tonu afektiboa, portaera eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko era aldatu egiten dela, eta horrek beraien eta etxekoen eguneroko bizimoduari eragiten dio. Bakartze soziala, eta trebetasun sozialetarako eta familia, lagun eta abarren ingurunearekiko interakziorako arazoak elkartu egiten zaizkie gaixotasun mental larria duten pertsonei.

Gerta daiteke gaixotasun mentala duen pertsona bat modu arraroan portatzen hastea, bakartuago egotea, lagunekin irten nahi ez izatea. Beharbada lo gutxi egingo du, bakarrik hitz egingo du edo arrazoirik gabe barre egingo du. 

Mozorro bat interakzio sozialerako tresna lagungarria izan daiteke

Mozorro baten ahalmena

Pertsona horiek errehabilitatzeko eta birgizarteratzeko esku hartzen duten faktore eta aldagaiak aztertzeko orduan, trebetasun sozialak agertzen dira aldagai nagusien artean lagun horien errehabilitazioaz eta bizitza kalitate onaz hitz egin nahi dugunean, eta hor ikusiko dugu bilakaera eta pronostikoa zehaztu ahal izango dugu. 

Mozorroak sentiarazten digu denok garela gai.