Adineko pertsona

Nagusilan abesbatzaren doinuek Txurdinagabarri egoitza alaitu dute

Coro Nagusilan en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Nagusilan Abesbatzaren bisita hartu berri dugu, eta emanaldia eskaini zigun.

Nagusilan adineko boluntarioen elkarte bat da, eta mila lagun baino gehiago ditu izena emanda Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Besteak beste, adinekoei lagun egiteko ekintzak eta animazioak egiten ditu, eta hainbat abesbatza eta antzerki talde dituzte, beren emanaldiekin adinduentzako egoitzak eta eguneko zentroak korrituz.

Tarteka, Txurdinagabarrin zein Aita Mennik kudeatutako beste zentro batzuetan aukera izaten dugu beraien emanaldiez gozatzeko, eta, oraingoan, abesbatza batek bilbainada eta herri kanten sorta eder bat ekarri zigun, gure gaztetako garaiak gogoratuz eta gelditu gabe kantatuz, beraiei laguntzeko.