Oktoberfest Txurdinagabarri Egoitzan

Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Irailetik urrira bitartean, Alemaniako Munich hiriak Oktoberfest ospatzen du, 15 egun inguruko jaia, protagonista garagardoa dela.
Txurdinagabarri Egoitzan jai hori hartu dugu goiko terrazan egiten ditugun meriendetako baterako gaitzat, eta, urriaren amaierara arte eguraldi ona lagun izan dugula aprobetxatuz, gure festa berezia prestatu genuen. Horretarako, eskulanen tailerrean txanoak prestatu genituen lumekin apainduta, biboteak, eta garagardo pitxarrez dekoratutako girlandak.
Solairu guztietako egoiliarrek gozatu ahal izan genuen eguzkiaz eta menuaz: saltxitxak eta alkoholik gabeko garagardoa.