Omenaldia gure Juan Carlos Irizar maiteari Aquariumean

Musikariaren gertuko pertsonen testigantzez osatutako 50 minutuko dokumentalak gogoratu zuen haren legatua, hil zenetik lehenengo urteurrenean. Oñatiar interprete eta konpositorea gure pazienteen abesbatzaren zuzendaria izan zen, eta Ahizpa Ospitalarioen Liberiako We Are Like You proiektuaren laguntzaile handia.
Imagen del documental sobre Juan Carlos Irizar

Joan den apirilaren 22an urtebete bete zen Juan Carlos Irizar hil zenetik; 69 urte zituen utzi gintuenean. Oñatiar konpositore eta pianista Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen pazienteen abesbatzaren zuzendaria zen, eta oso lotura berezia zuen Liberian gaixotasun mentala duten emakumeak artatzeko We Are Like You gure proiektuarekin. Heriotzaren lehen urteurren honetan, Donostiako Aquariuma omenaldi baten eszenatokia izan zen, eta senideak eta hurbileko lagunak ere izan ziren ‘Juan Carlos. Lagunak betiko’ dokumentala aurkeztu zen ekitaldian.

Dokumentalak, 50 minutuko iraupenarekin, konpositorearen bizitza eta ibilbidea errepasatzen du, eta haren adiskideen eta senideen testigantzak jasotzen ditu. Oñatiar musikari kutunak hogeita hamar disko baino gehiago argitaratu zituen, eta oso lan ezagunen egilea izan zen, horien artean egonik Donostiako Zinemaldiaren ereserkia edo Bilboko Aste Nagusiko Marijaiaren martxa.

Honela kontatu zuen EITBk omenaldi sentitua.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Kalitate musikalaz gain, Aita Mennin beti maitasunez gogoratuko dugu, gure pazienteen abesbatzaren zuzendaritzan egindako lanagatik eta We Are Like You gure proiektuaren lehenengo ongileetakoa izateagatik, dozena bat kontzertu solidariotan parte hartuz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan, eta Ahizpa Ospitalarioen Monroviako Benedict Menni Osasun Etxea mantentzen laguntzeagatik. Juan Carlos Irizar, gainera, Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioaren ospakizun askotan entzuten den “San Benito Menniren himnoaren” egilea, izan zen.