Adineko pertsona

Paziente psikogeriatrikoen erakundetzeak ez ditu guztiz kentzen senideen estresa eta gainkarga

Informaciones Psiquiátricas

Ahizpa Ospitalarien zentroetako argitalpen zientifikoa den “Informaciones Psiquiátricas” aldizkariaren azken alean “Erakundetutako paziente psikogeriatrikoaren zaintzaile formalaren gainkarga eta osasun mentala (Estudio RESICARE)” izeneko artikulu interesgarri bat jaso zen. Horren arabera, dementziak dituzten adinekoen senideek eta zaintzaileek distres-mailekin (estres negatiboa) jarraitzen dute pazientea egoitza eta zentro espezializatuetan sartu eta gero.

Azterlanak dio gaixotasun mentala duten adinekoak etxean zaintzeak neke psikologiko handia sor dezakeela zaintzaileengan, eta horri “gainkarga” esaten zaiola. Askotan pazientea egoitza psikogeriatriko batean sartu behar da, eta erakundetze prozesu horrek beste estres-iturri batzuk eragiten ditu; baita gainkarga berriro eragin ere. Azterlanaren helburua gainkarga-egoera, depresioa, antsietatea, osasun psikikoa eta pazientea sartu ondoren zentroak senideekin dituen gatazkak deskribatzea eta aztertzea da.

Ikusi azterlan osoa

Informaciones Psiquiátricas - Estudio sobrecarga cuidadores