“Gaitasunen erakusketa artearen bidez” Desgaitasunaren eguna ospatzeko

Gaitasun eta arte handiarekin, San Joan Jainkoarenaren eta UDI Unitateetako pazienteek Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatu zuten. Beste modu batean lan egin genuen egun horren inguruan, zailtasun gehien dituzten pertsonen duintasuna, eskubideak eta ongizatea sustatzeko.
“Gaitasunen erakusketa artearen bidez” Desgaitasunaren eguna ospatzeko

1992. urtetik abenduaren 3an Desgaitasunak dituzten pertsonen nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eta Aita Menni Ospitalean ere bai, noski. Beste modu batean lan egin genuen egun horren inguruan, zailtasun gehien dituzten pertsonen duintasuna, eskubideak eta ongizatea sustatzeko. Egun horretan laneratzea eta bizitzaren alor guztiak sustatzen dira: politikoa, soziala, kulturala… Azken finean helburua da gogoraraztea desgaitasunak dituzten pertsonek baldintza berdinetan gozatu behar dituztela giza eskubideez

2016an, garapen iraunkorraren 17 helburuak (GIH) sustatu dira abenduaren 3an, “nahi dugun etorkizuna lortzeko beharrezkoak direlako, eta berriki ezarritako helburu horien eginkizuna nabarmendu behar dugu, desgaitasunak dituzten pertsonentzat mundu inklusiboagoa eta berdintasunezko mundu bat eraikitzeko”. Horrela, Nazio Batuek Pertsona desgaituen eskubideei buruzko konbentzioa eta Garapen iraunkorraren helburuak aztertu dituzte desgaitasunak dituzten pertsonentzat etorkizun inklusibo baten oinarriak finkatzeko.

Helburu berari jarraituz, gure ospitalean, San Joan Jainkoarenaren eta UDI unitateak argazkietan ikusten ditugun artelan zoragarri hauek sortzen joan dira hiruhilekoan zehar. Egile eta lan klasiko desberdinak hartu dituzte erreferentziatzat. Desgaitasunaren eguna merezi duen moduan ospatzeko, pazienteek Leire Franco eta Ainhoa Altuna begiraleen laguntza izan dute. Desgaitasunak dituzten artista handiak izan dira ikusgai “Desgaitasunen erakusketa artearen bidez” izeneko erakusketa aparta honetan: Frida Kahlo, Piet Mondrian, Andy Warhol, Vasilij Kandinskij, Vincent van Gogh, Francisco de Goya, Joan Miró edo Pablo Picasso.

"Gaitasunen erakusketa artearen bidez" Desgaitasunaren eguna ospatzeko