Adineko pertsona

Reminiszentzia baloia berriz ere Barandiaran Egoitzan

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Aita Menniko adinekoen eta kalte zerebraleko hainbat zentrotan antolatzen dugun jarduera bat da, eta 2014tik egiten dugu, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan lehen aldiz martxan jartzen denetik.
Reminiszentzia eta futbol tailerra Durangoko Barandiaran Egoitzan
“Tzibi” Juaristi eta Juan María Zorriqueta, erreminiszentzia tailerreko taldearekin.

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Aita Menniko adinekoen eta kalte zerebraleko hainbat zentrotan antolatzen dugun jarduera bat da, eta 2014tik egiten dugu, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan lehen aldiz martxan jartzen denetik.

Durangoko gure zentroak ere, Joxe Miel Barandiaran egoitzak, erreminiszentzia tailer honen hainbat edizio hartu ditu, eta hilaren 9an ere dozena bat egoiliar, Bilboko Athleticen jarraitzaileak, ikusminez joan ziren aurtengo edizioaren lehen saiora.

Klub zuri-gorriko bi jokalari ohik egin zieten harrera: Juan Maria Zorriqueta –Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioko lehendakaria (FEAFV)– eta Aitziber “Tzibi” Juaristi –berriro ere tailerreko koordinatzailea izango da, 2019an laugarren edizioan zeregin horretaz arduratu eta gero, Covidaren pandemiak tailerrak bertan behera utzi aurretik–.

Saioek 2 ordu irauten dute, 12 astez egingo dira, eta hainbat dinamika egiten dira futbolari eta bereziki Athletic Klubari lotutako ikus-entzunezko materialak eta objektuak erabiliz, gure egoiliarrek beren bizitzan igarotako uneak gogora ditzaten eta egungoez goza dezaten.

Saio batzuetan bilbotar ekipoko jokalari enblematikoek hartuko dute parte, eta talde osoak eta senideek irteerak egingo dituzte Athleticek Lezaman dituen instalazioetara eta San Mames estadiora.