Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzako ortua berritzen

Una regadera, útiles de jardinería y semillas

Ortuzaintza da Txurdinagabarri Egoitzan eta Aita Menni Ospitalarioen beste zentro batzuetan aspaldi egiten ari garen jardueretako bat, horien artean Durangoko Barandiaran Egoitza, eta joan den ekainaren 9an gure teilatuko baratzea berritzeko baliatu genuen eguraldi ona.

Cherry tomatea, letxugak, Gernikako piperrak, marrubiak, azak eta landare lurrintsuak landatzen aritu ginen, hala nola ezkaia edo erromeroa…

Giroa ona zenez, eguzkiaz eta aire libreaz gozatu genuen, baita fruta zuku gozoaz ere, freskatzeko.

Egoiliarrak ortua zaintzeaz eta ureztatzeaz arduratzen dira, baita ereiteaz eta fruituak ematen dituenean biltzeaz ere, azkenean gure mahaian amaitzeko, entsalada gozoak eginez.